Azkenean, Errege Magoak udaletxeko balkoira aterako dira aurten be. Halantxerik erabaki zen astelehen iluntzean egin zen Kultura Batzordean. Erdiko kaleko bizilagunek, aurten be, beste gauza batzuren artean, udaletxeko balkoira ateratzeko eskaria egin ...
Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza eta fraide-gerlari beldugarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia XII. mendean. Hasi da konkista aurreko konkista. Horixe da Juanjo Elordi (Markina-Xemein, 1970) zinegileak Asisko Urmenetagaz batera egin duen Gartxot filman kontatzen den istorioa. Azaroaren 18an estreinatu zen zinemetan eta izan duen harreragaz pozik daude. Filma gazte eta heldu euskaldunentzat dela dio, «gure herrian zer gertatu den jakiteko irrikitan gaudenontzako». Zelan sortu zen Gartxot proiektua? Hasi ginenetik bide interesgarria egin dugu. Ez gara Gartxoten inguruan zer edo zer egin duten lehenengoak. Benito Lertxundik musika egin zuen, antzerki bat egin zen Nafarroan eta opera bat Argentinan. Asisko Urmenetak komiki bat atera zuen, eta biok, historia laburbildu, eta film laburra egin genuen. Baina hasi bezain pronto konturatu ginen gaia hori baino gehiago zela. Pausoka eman dugu bidea film luzea egin arte, eta bidean aurkitu dugunak gehiago bultzatu gaitu. Benitoren etxera joan ginen hasteko eta berak Mixel Etxekopar-engana bideratu gintuen; [...]
Iazko Gabonetan Ainhoa Artetak Ispasterko elizan eskainitako emanaldia telebistaz botako dute abenduaren 24an, ETB 1ean, 18:30ean, eta 25ean, 11:00etan.
Olazarrek bazkide kuotak ordaintzeko deia egin duultur Elkarteak bazkideei urteko kuota ordaintzeko garaia heldu dela gogorarazi nahi izan die. Gauzak horrela, eta «herriari bizitasun apur bat emoten jarraitu ahal izateko», bazkideek edo bazkide egin...
Eskualdeko kandidatura independenteetako eta Bilduko zenbait ordezkari proiektu jasangarrien alde agertu dira eta Vista Alegreko egitasmoa gaitzetsi dute. http://lekeitio.hitza.eus/2011/12/21/%c2%abproiektu-txikitzaileen%c2%bb-aurka-batuta/
300 lagun inguruk erantzun diote LABek deitutako protesta ekintzari; 31n Maderas de Lekeitioko 21 langileak kalean geldituko dira
Euriak be ez zion hutsik egin Lekeitioko Santo Tomas azokari. Aterkia eskuan ibili ziren atzo bisitariak, baina, goiz osoan euria egin zuen arren, nahikoa jende hurreratu zen Independentzia plazako postuetara. Lehenengo orduak lasaiak izan ziren, eta batez be eguerdi partean batu zen jende gehiena. Goiztiarrenak, umeak. Azoka zabaltzeagaz batera animaliak eta postuak ikusten ibili ziren Lekeitioko eskoletako gaztetxoak. Danetara, salmenta zuzeneko 58 postu egon dira aurten plazan, euretako bederatzi fruta eta ortuari ekoizleenak. Atal horretako aurtengo mahairik onenaren saria, beste urte batez, Alejandro Arrieta Xemeingain markinarrarentzat izan da. Juan Mari Totorika Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakariak eta Lekeitioko alkate Maitane Larraurik osatu zuten epaimahaia eta, Amorotoko Pantxikale baserrikoen postua be gustatu zitzaien arren, azkenean Arrietarentzat izan zen 150 euroko saria. Jan edana aukeran Nekazaritza eta artisautza postuez gainera, Lea-Artibaiko etxabereek be izan zuten lekua azokan. Zaldi, behi, idi, hegazti, txarri eta untxiak egon ziren ikusgai, batez be umeen gozamenerako. Horretaz gainera, urtero legez, produktuak ikusi eta erosi eta zer edo zer hartzeko bilgune izaten da azoka. Horrela, Aittitta Txikikoen taberna, AEKren txosna eta herriko eskoletako postuek be arrakasta handia eduki zuten atzokoan. Plaza erdian egon zen, urtero legez, Isuntza Arraun Elkartearen txahala. Zozketako txartel ugari saldu zituzten, baina zorteduna 9.804 zenbakia duena [...]
Alzheimerraren ikerketara bideratuko dute ispastertarrek abenduaren 24ko arratsaldean kantuan biltzen duten guztia. Ekimena udaleko Kultura eta Jai Batzordeak antolatu dute. 15:30ean, plazan, ahalik eta jende gehiena batu eta kantuan ataratzea da batzo...
Jon Iñaki Gogenolarentzat izan dira Lea Ibarreko Amankomunazgoak eskaintzen zituen 500 euroak eta egutegiko irudia izateko eskubidea. Horrela, hainbat argazkigaz osatutako irudia izango da Lea Ibarreko etxeetako paretetan ageriko dena. Lehen aldia zen...
Eskualdeko kandidatura independenteetako eta Bilduko zenbait ordezkari proiektu jasangarrien alde agertu dira eta Vista Alegreko egitasmoa gaitzetsi dute. http://lekeitio.hitza.eus/2011/12/21/%c2%abproiektu-txikitzaileen%c2%bb-aurka-batuta/
Lea-Artibaiko kandidatura independenteetako eta Bilduko zenbait ordezkari proiektu jasangarrien alde agertu dira eta Vista Alegreko egitasmoa gaitzetsi dute