86 lagun atara ziren Zelaitik herria zeharkatzera. Aurten, gainera, nagusiek be parte hartu dute estreinako, eta gazte eta kadeteekin batera emon zioten buelta zirkuituari. Txupete mailatik hasi eta nagusiak arte giro onean egin zuten korrika.
Bihar, 22:00etan, Aukeran dantza konpainiaren ikuskizun berezia ikusteko aukera egongo da frontoi nagusian. 1937ko apirilaren 26an, Gernika-Lumon gertatu zenaren kontakizuna da Gernika, mihise gaineko dantza. Bonbardaketa jasan zutenak heriotzatik itzultzen dira zer gertatu zen kontatzeko. Hondamendiaren aurretik zelako bizitza zuten kontatuko dute, zelan jausi zen gerraren infernua herriaren gainera, zelan birrindu zuen, eta zelan, oroimenaren bitartez, jaio daitekeen barriro. Dantza, argia eta kolorea Proposamenak dantza tradizionala eta garaikidea batzen ditu, eta argiak eta koloreak erabiltzen dituzte giro ezberdinak sortzeko. Musikak aipamen berezia merezi du gainera. Aitor Amezagak konposatutako musika originala da protagonista, baina Pablo Sorozabalen Gernika martxa ezagunak maila gorenera igotzen du ikuskizuna. Alaitz Ormazabalen ahotsak be memoria bizirik mantentzen laguntzen du: narratzaile moduan batzutan eta abeslari moduan bestetan, kontu eta bertso zaharren bitartez, gertatu zena azaltzen du. Iaz bete ziren 75 urte 36ko gerra hasi zenetik, eta aurten betetzen dira beste horrenbeste urte, Gernika-Lumo eta beste hainbat herri, tartean, Markina-Xemein, bonbardatu zituztenetik. Amaitu barri den urtean, hainbat ekitaldi egin dira Markina-Xemeinen, orain dela 75 urte gertatu zena herritarrei ezagutzera emoteko. Ekitaldi hauen artean bat gehiago izan nahi du bai eta be, emanaldi horrek. Ikuskizunaren sarrerak 21:00- etatik aurrera salduko dira frontoi nagusiko txartel-leihatilan, eta aurrez be salgai daude udaletxean [...]
Gabonetako zesta-punta txapelketak zapore ona utzi dute zaleen artean. Final lehiatua jokatu zen Markina-Xemeinen, eta azkanean, Arbe eta Gandiaga izan ziren nagusi Markina-Xemeingo Gabon Saria txapelketan. Goitia eta Salegi faboritoak baziren be, Mark...