Jon Antxustegi (MRK): «Taldeen maila eta jendearen erantzuna inoizkorik onena izan da Abendurocken»
Abenduko egunak musikaz betetze aldera egin zen joan den hilabetean Abendurock. Jon Antxustegi (Mutriku, 1986) Kraussk taldeko baxua eta MRK-ko kidea poz-pozik dago emaitzagaz, gainerako kideak bezala. Ondo joan da Abendurock, ezta? Bai, oso ondo joan da, eta oso gustura geratu gara emaitzagaz, taldeen mailari dagokionean eta publikoaren aldetik. Maila inoizkorik onena izan da, eta jendearen erantzuna ere bai. Kontzertu guztiak bete egin dira. Erakusketak be ondo funtzionatu du. Hori izan da orain arteko ezberdinena. Azken Abendurock orain arteko osoena izan da, eta pozik gaude. Neskek publikoa erakarri dute, orduan… Hala da. Herritarrez aparte, gainera, kanpotik be jendea etorri izan da. Oso gustura egon gara. Zenbat lagun mugitzen zarete rock kolektiboaren inguruan? Oraintxe bertan zortzi-bederatzi talde gaude, eta abendua aurretik danon artean antolatzen dugu guztia. Talde bakoitzak edukitzen du lana musikariekin harremanetan jartzeko. Mutrikura datozenetik eta joaten direnera arte eurekin egoten gara. Hurrengorako ere harremana ezarri nahi izaten dugu. Ez da izaten gauza hotza. Taldeak ez dira kexatuko hain ondo hartzen badituzue, ez? Horretan saiatzen gara, behintzat. Izena daukan taldeari eta amateurrari gauza bera ematen diegu. Hori da hasieratik daukagun filosofia musika taldeetan gabiltzanentzat. Guk ere, kanpora joanez gero, hori tratu hori jasotzea nahiko genuke. Noiz hasten zarete Abendurock-en antolaketan? [...]
Abenduko egunak musikaz betetze aldera egin zen joan den hilabetean Abendurock. Jon Antxustegi (Mutriku, 1986) Kraussk taldeko baxua eta MRK-ko kidea poz-pozik dago emaitzagaz, gainerako kideak bezala.
Ondo joan da Abendurock, ezta?
Bai, oso ondo joan da, eta oso gustura geratu gara emaitzagaz, taldeen mailari dagokionean eta publikoaren aldetik. Maila inoizkorik onena izan da, eta jendearen erantzuna ere bai. Kontzertu guztiak bete egin dira. Erakusketak be ondo funtzionatu du. Hori izan da orain arteko ezberdinena. Azken Abendurock orain arteko osoena izan da, eta pozik gaude.
Neskek publikoa erakarri dute, orduan…
Hala da. Herritarrez aparte, gainera, kanpotik be jendea etorri izan da. Oso gustura egon gara.
Zenbat lagun mugitzen zarete rock kolektiboaren inguruan?
Oraintxe bertan zortzi-bederatzi talde gaude, eta abendua aurretik danon artean antolatzen dugu guztia. Talde bakoitzak edukitzen du lana musikariekin harremanetan jartzeko. Mutrikura datozenetik eta joaten direnera arte eurekin egoten gara. Hurrengorako ere harremana ezarri nahi izaten dugu. Ez da izaten gauza hotza.
Taldeak ez dira kexatuko hain ondo hartzen badituzue, ez?
Horretan saiatzen gara, behintzat. Izena daukan taldeari eta amateurrari gauza bera ematen diegu. Hori da hasieratik daukagun filosofia musika taldeetan gabiltzanentzat. Guk ere, kanpora joanez gero, hori tratu hori jasotzea nahiko genuke.
Noiz hasten zarete Abendurock-en antolaketan?
Hasten gara urria aldean, poliki-poliki. Zein formatu eman pentsatzen dugu, eta ideiak botatzen ditugu. Azarorako dana lotuta edukitzen dugu normalean.
Imajinatzen dut MRK Gaua gau berezia izango dela zuontzat.
Hartzen dugu Santo Tomas egunaren inguruko jaia. Larunbatez ospatzen da Mutrikun. Hirugarren urtea da egun horretan antolatzen duguna. Herritarrek ikus dezaten nahi dugu taldeak gaudela herrian funtzionatzen. Bertsioak-eta jotzen ditugu, jende asko egoten da, eta giro ona. Oso ondo funtzionatzen duen eguna da.
Musikarako urte emankorra izan da 2011 urtea?
Ia 40 kontzertu izan dira herrian. Batzuk geuk muntatu ditugu, eta beste batzuetan laguntzaile modura aritu gara. Tabernetan egin diren kontzertuak, jaietan…, 35-36 dauzkagu zenbatuta. Ahal badin bada, dinamika honegaz nahi dugu segitu. Ikusi dugu hobe dela aurrekontua partekatu talde askoren artean, dana talde indartsu batean gastatu baino. Azkan batean, musika proposamen ezberdinak ekartzea bilatzen dugu.
Hainbeste kontzertu antolatzeko Udalaren laguntza ezinbestekoa izango da, ezta?
Udalaren laguntzaz ezin gara kexatu. Azpiegiturak uzten dizkigu, eta laguntza ekonomikoa ere edukitzen dugu. Laguntza hori administratu egiten dugu, eta urte osoan banatu.
Datorren Abendurock antolatzeko ezer argirik atera duzue amaitu berri denetik?
Iazkoaren bide beretik segituko dugu. Talde ezagunak eta ezezagunak nahastutako Abendurock izango da, baina emakumeari beharrean, beste gai bati edo gai orokorrago bati eskainiko diogu. Joango gara hori zehazten.
Abendurock luzerako daukagu, orduan, rockero zaharrak bezala?
Guk aguantatzen dugun bitartean, behintzat, egongo da. Zazpigarrenak hain ondo funtzionatu duela ikusita, pena litzateke lagatzea. Jendeak oso ondo erantzuten du urterik urte. Bestela, abenduan ez dago ezer herrian. Abendurock antolatuta, azaroan an- tzerkia eta abenduan musika daukagu herrian.