Udal pilotalekuko kantxa zerbitzuaren ardura Gorka Urkidi markinarrari ematea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak. Bi proposamen aurkeztu ziren kantxa zerbitzua lortzeko lehiaketara, eta urtarrilaren 4an eratu zen kontratazio mahaiak zerbitzua Urkidiri ...
2011 urteko kirolaririk onenek badaukate izena. Nagore Osoro Zumaia Arraun Taldeko patroia eta Orkatz Beitia atleta dira urteko kirolari onenak, eta Ondarroako Arraun Ekarteko nagusien mailako mutilen taldea kirol talderik onena. Kirol sariek, gainera, aipamen berezia egin diote Elena Fernandez Ondarru Igeri Taldearen sortzaileari, «kirol arloan urteetan egindako beharragatik». Nagore Osorok ez du aurkaririk eduki emakume kirolari onena aukeratzeko monentuan. Zumaia Arraun Taldeko patroiak Euskotren ligako bandera bat irabazi zuen iaz, eta Kontxako ikurrinean 3.postuan gelditu ziren, lehenengo jardunaldian izugarrizko estropada egin eta lehenengoak gelditu ostean. Gizonezkoen mailan, Orkatz Beitiak eroan du saria. Iaz parte hartu zuen Euskal Herriko txapelketa guztietan eskuratu zuen urrea, neguan 60 metroetan, eta udan 100 zein 200 metroetan. Espainiako txapelketetan lau lehenengo postu eta bi hirugarren postu egin zituen. Bat edo bat aipatzearren, neguko Espainiako Txapelketan, brontzea eskuratu zuen 60 eta 100 metroetan. Txapelketa berean, 4×100 metroetan, urrea irabazi zuen Beitiak Playas de Castellonegaz. Alkarte beragaz, 2. postua lortu zuen kluben arteko Europako Txapelketan. Beitiagaz batera, Alain Colunga arraunlaria, Txomin Bustindui triatleta eta Iñigo Martinez futbol jokalaria proposatu dituzte herritarrek sariketarako. Lau ikurrin, sari bat Talde onenaren saria Ondarroako Arraun Elkarteko nagusien mailako mutilei emotea erabaki du kirol batzordeak, «gaur egungo arraun mundu profesionalizatuan herriko [...]
Astelehenean hasi zuen ibilbidea Sahararen aldeko elkartasun asteak, ikastetxeetan, jateko dendetan, gaztelekuan eta udaletxean martxan dagoen janari bilketagaz. Jatekoa hilaren 28ra arte batuko da, gero saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko. Urtero egiten den ekimen horri lotuta, aurten, Sahararen aldeko astea antolatu nahi izan dute Txirrimorraskik, Sahelak, Errebala Txikine gaztelekuak, Antiguako Ama erretiratuen elkarteak eta udal aniztasun batzordeak. Elkartasun astearen baitan, udan Saharako umeak Euskal Herrira ekartzearen garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek. Azaldu dutenez, 2011n lau ume sahararrek pasatu zuten uda Ondarroan. Aurten, ume gehiago izatea nahi da. «Familia ondarrutarrak animatu nahi ditugu». Gogoratu dute ume bat ekartzearen esperientzia alde bientzat dela positiboa, eta ez dagoela baldintza berezirik bete beharrik. Udan Saharatik ume bat ekartzeko Sahelako hurrengo telefono zenbakira deitu behar da: 666 427 708. Alkartasun astea Urtarrilak 16-28. Janari bilketa ikastetxe, jateko denda, Gazteleku eta udaletxean. Urtarrilak 19. 19:00etan, Gaur egungo egoera Saharan hitzaldia Kofradia Zaharrean, Askapenako brigadista bategaz. Urtarrilak 20. Gaztetxean, 21:00etatik aurrera, afari sahararra; 23:00etan, dokumentala. Urtarrilak 21. Gaztelekuan: Saharako kamisetak margotu eta Saharan egon diren herriko bi gazteren testigantzak entzungo dira. Dokumentala. Urtarrilak 24. Eman lata bideoa ikastetxeetan. 19:00etan, dokumentala Antiguako Ama erretiratuen egoitzan. Urtarrilak 28. Eman lata eguna. 11:00etatik aurrera, Itsasaurren, jaima sahararra eta tea, eskulan tailerra eta [...]
Mahai bitan banatuta bazkaldu dute Barinagako erretiratuek. Danetara 32 lagun alkartu dira Iturritxu elkartean bazkaltzeko. 12:30etako meza entzunda, Iturritxurako bidea hartu dute erretiratuek Jose felix Zamakolaren txistu eta danbolin doinuez lagundu...
1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimeneko kide Patxi Abasolok hitzaldia emongo du barikuan, 19:00etan Etxebarriko kultur aretoan. Nafarroako konkistaren beste ikuspegi bat erakutsiko du Abasolok ETX Kultur Elkarteak antolatutako ekimenaren baitan. Aurten 50...
Batzorde eta osoko bilkuretara etortzeagatik zinegotziei dagozkien esleipenak asistentziaren arabera jasotzeko proposamena onartu du Lekeitioko Udalak. Orain arte, zinegotziei dagozkien esleipenak onartzeko partida urtean bi zatitan banatzen zen zinego...
Mutriku 2022 garapen iraunkorrerako estrategiak proiektua prest dauka Mutrikuko Udalak, azken hilabeteetan herriaren garapen sozio-ekonomikoaren gaineko lanketa sakona egin ondoren. Aurkezpen ekitaldia etzi izango da, Zabiel Kultur Etxean, 19:00etan....
Ibilgailuek, eta batez ere motorrek, 13:00etatik aurrera alde zaharreko kaleetatik ez ibiltzeko araua ez dutela betetzen ikusita, Mutrikuko Udalak neurriak hartuko ditu hemendik aurrera. Hori horrela, udaltzainek eta ertzainek zirkulazio araua zorrotz ...
Datorren eguena hileko hirugarren eguena dela eta, pelikula emongo du Potxuak Martxan emakume taldeak 19:00etan kultur etxean. Pelikulak, adin eta bizimodu desberdinetako lau emakumeren istorioak kontatzen ditu. Egun bakarra izango dute laurek euren bi...