Liher Rodriguez lekeitiarra Espainiaren esku uztea agindu du Frantziako Justiziak
Liher Rodriguez preso politiko lekeitiarra Espainiako Audientzia Nazionalera entregatzeko agindua emon du Frantziako Justiziak. 2005eko maiatzaren 25ean, Madrileko San Blas auzoan, furgoneta-bonba batez, egon zen atentatuaren ustezko egile bezala epait...
Liher Rodriguez preso politiko lekeitiarra Espainiako Audientzia Nazionalera entregatzeko agindua emon du Frantziako Justiziak. 2005eko maiatzaren 25ean, Madrileko San Blas auzoan, furgoneta-bonba batez, egon zen atentatuaren ustezko egile bezala epaituko dute. Frantziako Auzitegi Gorenean helegiterik jartzen ez badu, hamar egun barru espainiaratuko dute lekeitiarra.
Liher Rodriguezek abenduaren 27an amaitu zuen, terrorismoa eragin eta dokumentuak faltsutzea leporatuta, Pariseko Auzitegi Korrekzionalak ezarritako bost urteko kartzela zigorra. Preso politiko lekeitiarra 2007ko uztailaren 2an atxilotu zuten Parisen inguruan Iker Beristainegaz batera, eta ETAko faltsifikazio taldekoak izatea leporatu zieten. Azaroaren 17 eta 18an epaitu zituzten.