Markina-Xemeingo Hemen be bai elkarteak sariak banatu ditu
Tere Lartitegik, Alaitz Azpiazuk eta Iban Ibarluzeak irabazi dituzte Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatari eta ostalarien elkarteak antolatutako Gabon zozketako sariak. Lehenengoak 1.000 euro edukiko ditu elkarteko dendetan gastatzeko, bigarrenak 750...
Tere Lartitegik, Alaitz Azpiazuk eta Iban Ibarluzeak irabazi dituzte Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatari eta ostalarien elkarteak antolatutako Gabon zozketako sariak. Lehenengoak 1.000 euro edukiko ditu elkarteko dendetan gastatzeko, bigarrenak 750 euro eta hirugarrenak 500 euro. Erdia aurretik esandako dendetan gastatu beharko dute eta beste erdia nahi duten lekuetan. Eperik ez duten arren, saridunak hasi dira erosketak egiten.