Herriko zirkulazioaren norabideen gaineko iritzia emongo dute markinarrek
Herritarrek zeresana edukiko dute herriko zirkulazioaren noranzkoak erabakitzerako orduan. Markina-Xemeingo Udalak, herriko norabideak aztertzeko prozesua hasi du eta herritarrek, herriko zirkulazioaren noranzkoen gaia aztertzeko, aurkeztu dituzten sei...
Herritarrek zeresana edukiko dute herriko zirkulazioaren noranzkoak erabakitzerako orduan. Markina-Xemeingo Udalak, herriko norabideak aztertzeko prozesua hasi du eta herritarrek, herriko zirkulazioaren noranzkoen gaia aztertzeko, aurkeztu dituzten sei proposamen jarri dituzte udaletxeko atarian. Horretaz gainera, beste bateren batek proposamenik egin nahi izanez gero, aukera edukiko du. Izan be, plano hutsak be badaude, eta euretan norabideak zehaztu, eta udaletxean aurkeztu ahal dira. Proposamenak aurkezteko epea amaituta, aukera guztiak aztertu eta biltzarra egingo da bakoitzak bere argudioak emon eta proposamenak defendatzeko. Ondoren, aldatu behar dena aldatu, eta norabideak zelan geratuko diren erabakiko du udalak.