Ispasterkoagaz hamairugarren garaipena lortu du Murgoitiok
2011n gertatu zen bezelaxe, Egoitz Murgoitio (Hirumet) izan da Ispasterko helmugan besoak igo dituena. Proba eskuratuta, Euskal Federazioaren egutegia osatzen zuten hamalau probetatik hamairu bereganatu ditu. Inoizko zirkuitio gogorrenari aurre egin behar izan zioten txirrindulariek Ispasterko ziklo-kros proban. «Batzuk ibilbideari zailtasuna emon behar izaten diote. Gurean ez da horren beharrik izaten, eta, aurten, bereziki gogorra izan da. Txirrindulariak oinez asko egin behar izan dute, bidean egin den lokatz guztia dela eta», azaldu dute proba antolatzen duten Ipargorri Elkarteko kideek. Probari neurria hartuta, lehenengo momentutik aurreko aldean jarri zen Murgoitio, eta bere erritmoa ezarri zion probari. Atzean utzi zituen, esaterako, Eslobakiako selekzioko txirrindulariak eta ispasterren bi aldiz irabazle izandakoa den Labbe frantziarra. Proban aurkari gogorrenak Orbea taldeko Aitor Hernandez eta eta Ruben Ruzafa izan zituen. Hurrenez hurren, bi txirrindulari horiek izan ziren Hirumet taldekoaren atzetik helmugaratu zirenak. Hori gertatuko orduko 2.17 pasatu ziren. Murgoitiok alde handia atera zien guztiei. Halan eta be, Hirumetekoak besteei ateratako aldeari ez zion erreparatu nahi izan, baina bai, berriro be, proba bat irabazi izanari. Murgoitioaren berbetan, Ispasterkoa irabazteak morala emon dio datorren domekan Belgikan jokatuko den Munduko Kopako azkan probarako. Elite mailako probez gain, junior eta kadete mailakoenak be egon ziren, eta guztia Ipargorri Elkarteak antolatu [...]
2011n gertatu zen bezelaxe, Egoitz Murgoitio (Hirumet) izan da Ispasterko helmugan besoak igo dituena. Proba eskuratuta, Euskal Federazioaren egutegia osatzen zuten hamalau probetatik hamairu bereganatu ditu.
Inoizko zirkuitio gogorrenari aurre egin behar izan zioten txirrindulariek Ispasterko ziklo-kros proban. «Batzuk ibilbideari zailtasuna emon behar izaten diote. Gurean ez da horren beharrik izaten, eta, aurten, bereziki gogorra izan da. Txirrindulariak oinez asko egin behar izan dute, bidean egin den lokatz guztia dela eta», azaldu dute proba antolatzen duten Ipargorri Elkarteko kideek.
Probari neurria hartuta, lehenengo momentutik aurreko aldean jarri zen Murgoitio, eta bere erritmoa ezarri zion probari. Atzean utzi zituen, esaterako, Eslobakiako selekzioko txirrindulariak eta ispasterren bi aldiz irabazle izandakoa den Labbe frantziarra.
Proban aurkari gogorrenak Orbea taldeko Aitor Hernandez eta eta Ruben Ruzafa izan zituen. Hurrenez hurren, bi txirrindulari horiek izan ziren Hirumet taldekoaren atzetik helmugaratu zirenak. Hori gertatuko orduko 2.17 pasatu ziren. Murgoitiok alde handia atera zien guztiei.
Halan eta be, Hirumetekoak besteei ateratako aldeari ez zion erreparatu nahi izan, baina bai, berriro be, proba bat irabazi izanari. Murgoitioaren berbetan, Ispasterkoa irabazteak morala emon dio datorren domekan Belgikan jokatuko den Munduko Kopako azkan probarako.
Elite mailako probez gain, junior eta kadete mailakoenak be egon ziren, eta guztia Ipargorri Elkarteak antolatu zuen. «Eskerrak emon nahi dikiogu, bereziki, udalari, baina baita euren laguntza emoten diguten enpresa txiki guzti-guztiei be».