Markina-Xemein urez hornitzeko sarea hobetuko du Bizkaiko Foru Aldundiak
1,3 milioi euro inbertituko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Markina-Xemeingo uraren kalitatea hobetu eta kopuru egokietan bermatzeko. Horretarako, biltegi barria egingo dute Iparragirren. Gaur egun, 1.500 metro kubikoko ontzi bakarra dago eta ezinezkoa da...
1,3 milioi euro inbertituko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Markina-Xemeingo uraren kalitatea hobetu eta kopuru egokietan bermatzeko. Horretarako, biltegi barria egingo dute Iparragirren.
Gaur egun, 1.500 metro kubikoko ontzi bakarra dago eta ezinezkoa da hustea garbitu eta mantentzeko. Izan be, hori eginez gero, Markina-Xemeingo bizilagunak urik gabe geratuko lirateke. Biltegi barriagaz, gaur eguneko biltegiaren edukiera bikoiztu egingo da eta, udalerriko hornidura sistemak bi ontzi edukiko ditu mantentze beharrak egin ahal izateko. Bide batez, aukera edukiko dute biltegi zaharra konpontzeko.