Durangaldeko finalak asteburura pasatu dituzte
Esku pelotan, Durangaldeko B Txapelketako finalak jokatzekoak ziren joan den asteburuan. Baina eguraldia tarteko, partidak bertan behera utzi behar izan zituzten. Zapaturako jarri dute hitzordua, ordua eta lekua mantenduta; 16:30ean, Zaldibarren. Motro...
Esku pelotan, Durangaldeko B Txapelketako finalak jokatzekoak ziren joan den asteburuan. Baina eguraldia tarteko, partidak bertan behera utzi behar izan zituzten. Zapaturako jarri dute hitzordua, ordua eta lekua mantenduta; 16:30ean, Zaldibarren. Motrollo-Lea Ibarra Esku Pelota Taldeak hiru bikote ditu finalean: umeen mailan, Ondaro -Anitua eta txikien mailan, Arriaga-Zabala eta Uriarte-Muruaga. Azkan bi bikote horiek aurrez-aurre ariko dira. Beraz, txapel bat ziurtatuta dute Leakoek.