Osoko bilkuretan herriko gaiak sartzea eskatu du EAJk
Azken aldian, Udaleko osoko bilkuretan udal konpetentziak ez diran gaiak sartzeko joera ikusi du Markina-Xemeingo EAJk. Hori dela eta, «udal honetako arazoei aurre egiteko eta kudeaketa hobeago bat lortzeko asmoagaz», Markina Xemeingo herria eta bert...
Azken aldian, Udaleko osoko bilkuretan udal konpetentziak ez diran gaiak sartzeko joera ikusi du Markina-Xemeingo EAJk. Hori dela eta, «udal honetako arazoei aurre egiteko eta kudeaketa hobeago bat lortzeko asmoagaz», Markina Xemeingo herria eta bertoko herritarrengan eragina daukiezan gaiak bakarrik jorratzea eskatu dute. «Azken baten, Markina Xemeingo herriarengan eraginik eukiko ez daben eztabaida antzuak ekiditea lortuko da proposamen honegaz», esan dute.