Bizkaiko Foru Aldundiak Gernika-Markina Eskualde Egituraren Lurraldearen Zatiko Plana aurkeztu du gaur bertoko udaletako ordezkarien aurrean. Funtsean, planak datozen 16 urteetan Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeen arteko loturak hobetzeko eta bi lurraldeen arteko harremanak estutzeko balioko duela adierazi dute Aldundiko ordezkariek. Udalek, plana egiteko jarraitu den prozesua arbuiatzeaz gain, horrelako proiektuetan parte hartze prozesua «erreala» izan behar dela esan eta proiektua gelditzeko exijitu dute. Abenduaren 27an Bizkaiko Foru Aldundiak hasierako onarpena eman zion Lea-Artibai eta Busturialdea barnebiltzen duen Lurralde Zatitako Planari. «Proiektuaren tramitazioa orain hasten da eta horretan udalen parte hartzea ezinbestekoa da guretzat. Plana aurrera ateratzeko udal guztien kolaborazioa eskatzen dugu», adierazi zuen proiektua idatzi duen Ezquiaga Arquitectura enpresako behargin Gema Peribañezek. Plana bera ekoizpen prozesuan dagoela adierazi zuen Peribañezek. «Oraindik atal batzuk zehazteke daude eta horregatik behar dugu udalen kolaborazioa. Aportazioak egiteko garaia da eta ondoren, eskaera guztiak kontuan hartuta, proiektua osorik idatziko dugu». Azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeaz gain, arlo ekonomikoa suspertzeko eta egun herri bakoitzak dituen ondareak babesteko pautak ere biltzen ditu planak, besteak beste. «Herri bakoitzean dauden hutsuneak zeintzuk diren jakiteko udalekin berba egin behar dugu». Horretarako, udalez udal batzarrak egin eta proiektua azaltzeko prest daudela esan zuten Peribañezek eta Idoia Garai Aldundiko lurralde ordezkaritzako arduradunak. [...]
Lapiko Kritikoa Kolektiboaren Hausnart aldizkariaren lehen zenbakia kalean dago. Kultur aniztasuna eta identitate politikaren ¬nazioa, generoa, klasea¬ inguruko gai eta eztabaidak ditu ardatz liburuak. Lehenengo atalean, Arnaldo Otegiri egindako el...
Markina-Xemeingo talde eta elkarteei emoten zaizkien diru laguntzak aurreratzea erabaki du udalak. Urtea hasteagaz batera hasi dira herriko taldeak ekimenak antolatzen, eta horri aurre egiteko laguntzak beharrezko dituztela esan dute. Horrela, 2011 urt...