Lekeitioko Aralde liburu dendan aurkitu daiteke ‘Hausnart’ aldizkariaren lehen zenbakia
Lapiko Kritikoa Kolektiboaren Hausnart aldizkariaren lehen zenbakia kalean dago. Kultur aniztasuna eta identitate politikaren ¬nazioa, generoa, klasea¬ inguruko gai eta eztabaidak ditu ardatz liburuak. Lehenengo atalean, Arnaldo Otegiri egindako el...
Lapiko Kritikoa Kolektiboaren Hausnart aldizkariaren lehen zenbakia kalean dago. Kultur aniztasuna eta identitate politikaren ¬nazioa, generoa, klasea¬ inguruko gai eta eztabaidak ditu ardatz liburuak. Lehenengo atalean, Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketa aurkezten da, eta bertan, egoera politikoari buruzko hausnarketak eta gaur eguneko koiuntura ulertzeko zenbait eztabaida teoriko azaltzen ditu ezker abertzaleko buruzagiak. Horretaz gainera, Lapiko Kritikoa Kolektiboaren kide den Iban Galletebeitiaren artikulua be aurkitzen da lehen zenbakian. Ernesto Laclau-ren gainean egindako artikulua idatzi du oraingoan lekeitiarrak. Hausnart -en lehenengo zenbakia Lekeitioko Aralde liburu dendan aurki daiteke.