Aulestin eta Gizaburuagan bihar ospatu ditzute inauteriak eta Amoroton martitzenean
Aulestik eta Gizaburuagak bihar atarako dituzte morroak kalera, inauteri eguna ospatzeko. Egunerako hainbat ekimen antolatu dituzte bi herrietan. Aulestiarrek ondoko egitaraua prestatu dute egunerako: 12:15. Kalejira LEXURI eta MIRARI trikitilariekin. 12:30. Inauteriri ongi etorria. 12:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 18:00etara. Jolas parkea. 12:45. Kuadrilen antzezpena kantoko aurretik. 13:30. Kontzentrazinoa plazan “Euskal preso politikoen eskubideen alde”. 14:00. Umeentzako herri bazkaria Mariano tabernan (kroketak, oilaskoa eta postrea). 14:45. Mozorro onenentzat sari banaketa: Kuadrilla onenari 80 euro eta urte beterako trofeoa. Bakarkako onenari 20 euro eta urte beterako medaila. Oharra: Ez da bakarrik mozorroa puntuauko, antzezpena be bai. 15:00. Nagusientzako herri bazkaria Mariano tabernan (entsalada, kroketak, gisatua, postrea, eta kafea). 18:00. DJ REFEREE (Iraitz Olaizola). Gizaburutarrek, ohitura duten legez, herritarrak disfrazatzeko gai bat poposatu dute. Aurtengoa, Munduko herrialdeak da. Eta egunerako prestatu duten egitaraua ondoko da: 12:00etan: Disko barrikote Txokoan (sagardoa, txorizoa eta gazta). 14:30etan: bazkaria Herriko Tabernan (nagusiak 18 euro, umeak 10). 15:00etan: umeentzako ludoteka, arratsaldeko zazpiak arte. Amoroton, ostera, ospakizun eguna martitzen aizango da. Eskolatik kalejiran atarako dira guraso, irakasle eta ikasleak eta herriko kaleetan zehar ibiliko dira. Ostean, frontoian antzerkiak eskainiko dituzte.
Aulestik eta Gizaburuagak bihar atarako dituzte morroak kalera, inauteri eguna ospatzeko. Egunerako hainbat ekimen antolatu dituzte bi herrietan.
Aulestiarrek ondoko egitaraua prestatu dute egunerako:
12:15. Kalejira LEXURI eta MIRARI trikitilariekin.
12:30. Inauteriri ongi etorria.
12:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 18:00etara. Jolas parkea.
12:45. Kuadrilen antzezpena kantoko aurretik.
13:30. Kontzentrazinoa plazan “Euskal preso politikoen eskubideen alde”.
14:00. Umeentzako herri bazkaria Mariano tabernan (kroketak, oilaskoa eta postrea).
14:45. Mozorro onenentzat sari banaketa:
Kuadrilla onenari 80 euro eta urte beterako trofeoa.
Bakarkako onenari 20 euro eta urte beterako medaila.
Oharra: Ez da bakarrik mozorroa puntuauko, antzezpena be bai.
15:00. Nagusientzako herri bazkaria Mariano tabernan (entsalada, kroketak, gisatua, postrea, eta kafea).
18:00. DJ REFEREE (Iraitz Olaizola).
Gizaburutarrek, ohitura duten legez, herritarrak disfrazatzeko gai bat poposatu dute. Aurtengoa, Munduko herrialdeak da. Eta egunerako prestatu duten egitaraua ondoko da:
12:00etan: Disko barrikote Txokoan (sagardoa, txorizoa eta gazta).
14:30etan: bazkaria Herriko Tabernan (nagusiak 18 euro, umeak 10).
15:00etan: umeentzako ludoteka, arratsaldeko zazpiak arte.
Amoroton, ostera, ospakizun eguna martitzen aizango da. Eskolatik kalejiran atarako dira guraso, irakasle eta ikasleak eta herriko kaleetan zehar ibiliko dira. Ostean, frontoian antzerkiak eskainiko dituzte.