Euripean baina jai giroan ospatu dituzte inauteriak markinarrek
Mozorroen kalejira kale artetik, eta sari banaketa kontzekupean. Euriak izan zuen eragina Markina-Xemeingo inauterietan, halanda be, mozorrotzera animatu zirenak aterpeen babesa bilatu eta umoretsu ospatu zuten eguna. Zerutxu dantza taldeak be frontoi txikian eskaini zuen inauterietan ohikoa den Zaragi Dantza, eta bertan ibili zen Artza herritarrak beldurtzen. Hasierako zalantzak baztertuta, Antzar Jokoa egin zen Zelaiko beheko partean. Zortzi lagunek parte hartu zuten jokoan, eta ordu bete inguruan, hiru lepo kentzea lortu zuten. Iñaki Armaoleak, Arkaitz Baskaranek eta Urko Pagoagak kendu zioten antzarrari lepoa, baina, behar horretan bizkorrena Pagoaga izan zen, eta beraz, iazko modura, bera izan zen irabazlea. Mozorroen arteko hoberenak be izan zuten saria. Hauek izan dira aurtengo sarituak: 17 urtetik beherakoetan Talde handiak Barbieak Marigorringo Far West Robin Food Lakasitos Sihiltzaileak Umeak Raperoak Harrijasotzaileak Gotikak Talde txikiak Txulitak Mafia Polizia Los Increibles Xena guda printzesa 17 urtetik gorakoak Talde handiak Txaranga MGA Matruskak Heineken Talde txikiak Playmobil Marmokak Soldadu errusiarra Frutak Hemen be bai elkartearen sari berezia Jose pablo Arriagarentzat izan zen.
Mozorroen kalejira kale artetik, eta sari banaketa kontzekupean. Euriak izan zuen eragina Markina-Xemeingo inauterietan, halanda be, mozorrotzera animatu zirenak aterpeen babesa bilatu eta umoretsu ospatu zuten eguna. Zerutxu dantza taldeak be frontoi txikian eskaini zuen inauterietan ohikoa den Zaragi Dantza, eta bertan ibili zen Artza herritarrak beldurtzen.
Hasierako zalantzak baztertuta, Antzar Jokoa egin zen Zelaiko beheko partean. Zortzi lagunek parte hartu zuten jokoan, eta ordu bete inguruan, hiru lepo kentzea lortu zuten. Iñaki Armaoleak, Arkaitz Baskaranek eta Urko Pagoagak kendu zioten antzarrari lepoa, baina, behar horretan bizkorrena Pagoaga izan zen, eta beraz, iazko modura, bera izan zen irabazlea.
Mozorroen arteko hoberenak be izan zuten saria. Hauek izan dira aurtengo sarituak:
17 urtetik beherakoetan
Talde handiak
- Barbieak
- Marigorringo
- Far West
- Robin Food
- Lakasitos
- Sihiltzaileak
- Umeak
- Raperoak
- Harrijasotzaileak
- Gotikak
Talde txikiak
- Txulitak
- Mafia
- Polizia
- Los Increibles
- Xena guda printzesa
17 urtetik gorakoak
Talde handiak
- Txaranga
- MGA
- Matruskak
- Heineken
Talde txikiak
- Playmobil
- Marmokak
- Soldadu errusiarra
- Frutak
Hemen be bai elkartearen sari berezia Jose pablo Arriagarentzat izan zen.