Nasa kalea barriro oinezkoentzat zabaldu dute, epeak errespetatuz
Nasa kalea barriro be oinezkoentzat zabaldu dute gaur. Kamioiak aldamioa jo eta sortutako kalteak konpontzeko hiru aste behar izan dituzte beharginek. Orain, eraikina egonkortzeko lanak barriro be bere martxan jarraituko dutela esan du udalak. «Hasier...
Nasa kalea barriro be oinezkoentzat zabaldu dute gaur. Kamioiak aldamioa jo eta sortutako kalteak konpontzeko hiru aste behar izan dituzte beharginek. Orain, eraikina egonkortzeko lanak barriro be bere martxan jarraituko dutela esan du udalak.
«Hasiera baten esandako epeak bete egin dira», adierazi dute udaleko teknikariek. Izan be, hasiera baten kamioiak aldamioari eragindako kalteak konpontzeko hiru aste beharko zituztela esan zuen udalak eta azkenean be horrela izan da. «Azkenean ez da aldamio osoa kendu behar izan, zati baten egin dira aldaketak eta dena prest geratu da. Orain eraikina egonkortzeko lanekin jarraituko dute beharginek», aurreratu du udalak.
Kalejira pasatzeko prest
Lanak atzeratzen baziren be, biharko inauterietako kalejira bertatik pasatuko zela iragarri zuen udalak. «Hori hitzartuta genuen». Baina kamioiak eragindako kalteak konpondu dituztenez, kaleak aurretik zuen funtzionamendu berbera berreskuratu du.
Hori bai, orain seinalea jarri dute, lau metro baino gehiagoko altuera dituzte ibilgailuek aldamioa ez jotzeko. «Badaezpada be orain seinalea dago jarrita, beste kamioi batek aldamioa aurretik eraman ez dezan».
Garbiker garbiketa enpresak be aldamioa Nasan dagoen bitartean Kanttoipeko edukiontziak kamioi txiki batekin hustuko dituela jakin eragin dio udalari.