Euskal rockaren hastapenaren gaineko dokumentala bihar, Azkuen
Salda Badago, Euskal rockaren hastapenei buruzko dokumentala emongo dute barikuan, 20:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan. Dokumentalean, 1970eko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran, nahasmendu politikoarekin batera, euskal musikagintzan gertat...
Salda Badago, Euskal rockaren hastapenei buruzko dokumentala emongo dute barikuan, 20:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan. Dokumentalean, 1970eko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran, nahasmendu politikoarekin batera, euskal musikagintzan gertatu zen eztanda, eta herri eta hirietan egon zen rock eta punk talde barrien sorrera jasotzen da. Sarrera doan izango da.