Hitzaldia, dokumentala eta irteera egongo dira aurtengo Zuhaitz Egunaren harira
Zuhaitzek duten garrantziaz kontzientzia sortzeko asmoz, hiru jarduera antolatu ditu aurten Ekozain ekologia taldeak, Zuhaitz Eguna ospatzeko. Basoen gaiari lotutako hitzaldia, emanaldia, irteera eta landaketa egongo dira bihartik domekara bitartean. Hiru eguneko egitaraua biharko hitzaldiagaz hasiko da. Euskal basogintzari buruz jardungo du Nahia Gartzia biologoak, 19:30ean, Uhagon kulturgunean, eta basoen iragana, oraina eta geroa azalduko ditu ondarrutarrak. Zapatuan, barriz, dokumental bi emongo dituzte Uhagon kulturgunean: Guaranis el pueblo de la selva eta Impacto de la forestacion en Uruguay. Emanaldia 19:30ean hasiko da. Ekitaldiekin amaitzeko, ibilaldia egongo da domekan herri basora. «Ingurune aberats-aberatsa da, eta ezagutzeak merezi duela uste dugu», esan dute antolatzaileek. 10:00etan izango da irteera Arkupetik, eta gero, herri basotik bueltan, zuhaitza landatuko dute Zelaian. «Zuhaitz bat ihartuta dago eta hori atara eta beste bat jarriko dugu», azaldu dute ekologia taldekoek. Landarak herritarren eskura Beste alde batetik, aurten be herritarrak bertoko arbolak landatzera animatu nahian, landarak banatuko ditu Markina-Xemeingo Udalak interesa duten herritarren artean. Bizkaiko Foru Aldundiak Euskal Herriko landare autoktonoen ale batzuk eskaini dizkio udalari, eta landare horietako bat edo batzuk hartu nahi lituzketen herritarrek barikura arte edukiko dute aukera eskaria egiteko. Eskaria udaletxean egin behar da, bulego orduetan, 09:00etatik 13:00etara. Haritzak, pagoak, urkiak, haritz amerikarrak, astigarrak, lizarrak eta [...]
Zuhaitzek duten garrantziaz kontzientzia sortzeko asmoz, hiru jarduera antolatu ditu aurten Ekozain ekologia taldeak, Zuhaitz Eguna ospatzeko. Basoen gaiari lotutako hitzaldia, emanaldia, irteera eta landaketa egongo dira bihartik domekara bitartean.
Hiru eguneko egitaraua biharko hitzaldiagaz hasiko da. Euskal basogintzari buruz jardungo du Nahia Gartzia biologoak, 19:30ean, Uhagon kulturgunean, eta basoen iragana, oraina eta geroa azalduko ditu ondarrutarrak.
Zapatuan, barriz, dokumental bi emongo dituzte Uhagon kulturgunean: Guaranis el pueblo de la selva eta Impacto de la forestacion en Uruguay. Emanaldia 19:30ean hasiko da. Ekitaldiekin amaitzeko, ibilaldia egongo da domekan herri basora. «Ingurune aberats-aberatsa da, eta ezagutzeak merezi duela uste dugu», esan dute antolatzaileek. 10:00etan izango da irteera Arkupetik, eta gero, herri basotik bueltan, zuhaitza landatuko dute Zelaian. «Zuhaitz bat ihartuta dago eta hori atara eta beste bat jarriko dugu», azaldu dute ekologia taldekoek.
Landarak herritarren eskura
Beste alde batetik, aurten be herritarrak bertoko arbolak landatzera animatu nahian, landarak banatuko ditu Markina-Xemeingo Udalak interesa duten herritarren artean. Bizkaiko Foru Aldundiak Euskal Herriko landare autoktonoen ale batzuk eskaini dizkio udalari, eta landare horietako bat edo batzuk hartu nahi lituzketen herritarrek barikura arte edukiko dute aukera eskaria egiteko.
Eskaria udaletxean egin behar da, bulego orduetan, 09:00etatik 13:00etara. Haritzak, pagoak, urkiak, haritz amerikarrak, astigarrak, lizarrak eta gerizondoak banatuko dituzte eskatzaileen artean.