Bolibarko Zubibarriren eta Eibarko Agarreazpiren idien arteko lehia egongo da Etxebarrian zapatuan. Etxebarriko buztarri bakarreko 1.200 kiloko harria erabiliko dute 250 kiloko gainkargagaz. Norgehiagoka, 22:00etan hasiko da.
Ituarteko zubiaren ondoan harriak pilatzen hasi direla eta, arazo horreri konponbidea emoteko eskatu dio Markina-Xemeingo Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailari. Zubiaren begi biak estalita geratu ziren azken euriteetan eta harriak kendu be...
Martxoaren 17tik 19ra eta 24tik 26ra daude iragarrita Aulestiko zaldi-mando probak. Parte hartu nahi dutenek bihar izango dute izena emoteko azkan eguna. Horretarako, udaletxera. 94-627 90 06 zenbakira, deitu beharko da, 12:30ak aurretik. Irabazlearent...
«Mendexan inoiz liburutegirik ez da egon. Hori aldatzea zen gure proiektuetako bat, eta herritarrei esker egitasmoa martxan jartzeko zorian gaude». Horrebestez adierazi du Mendexako alkate Jesus Anakabek udalak martxan jarri nahi duen azpiegitura bar...
Etorkizuna dantza taldeak antolatuta, inude eta artzainen kalejira egingo da zapatuan Lekeitioko kaleetan zehar. 12:30ean Trinkete etxetik irten eta kalez kale ibiliko dira. Besteak beste, Eusebio Maria Azkue, San Andres, Sabino Arana, Paskual Abaroa,...
Esaldi bat, esaldi bi, kontu kontari izeneko ipuina kontatuko du Kontu Kantoi taldeak zapatuan, Uhagon kulturgunean. Taldeko kide batek ipuina kontatzen duen bitartean, besteak ipuinari lotutako marrazkiak egingo ditu. Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak...
Zuhaitzek duten garrantziaz kontzientzia sortzeko asmoz, hiru jarduera antolatu ditu aurten Ekozain ekologia taldeak, Zuhaitz Eguna ospatzeko. Basoen gaiari lotutako hitzaldia, emanaldia, irteera eta landaketa egongo dira bihartik domekara bitartean. Hiru eguneko egitaraua biharko hitzaldiagaz hasiko da. Euskal basogintzari buruz jardungo du Nahia Gartzia biologoak, 19:30ean, Uhagon kulturgunean, eta basoen iragana, oraina eta geroa azalduko ditu ondarrutarrak. Zapatuan, barriz, dokumental bi emongo dituzte Uhagon kulturgunean: Guaranis el pueblo de la selva eta Impacto de la forestacion en Uruguay. Emanaldia 19:30ean hasiko da. Ekitaldiekin amaitzeko, ibilaldia egongo da domekan herri basora. «Ingurune aberats-aberatsa da, eta ezagutzeak merezi duela uste dugu», esan dute antolatzaileek. 10:00etan izango da irteera Arkupetik, eta gero, herri basotik bueltan, zuhaitza landatuko dute Zelaian. «Zuhaitz bat ihartuta dago eta hori atara eta beste bat jarriko dugu», azaldu dute ekologia taldekoek. Landarak herritarren eskura Beste alde batetik, aurten be herritarrak bertoko arbolak landatzera animatu nahian, landarak banatuko ditu Markina-Xemeingo Udalak interesa duten herritarren artean. Bizkaiko Foru Aldundiak Euskal Herriko landare autoktonoen ale batzuk eskaini dizkio udalari, eta landare horietako bat edo batzuk hartu nahi lituzketen herritarrek barikura arte edukiko dute aukera eskaria egiteko. Eskaria udaletxean egin behar da, bulego orduetan, 09:00etatik 13:00etara. Haritzak, pagoak, urkiak, haritz amerikarrak, astigarrak, lizarrak eta [...]
Santi Olabe izan da binakakoan aurrelaririk onena Orlandoko (AEB) 50. denboraldi erregularrean. Hala erabaki dute Jai Alai frontoiko arduradunek urtarrilaren 6tik otsailaren amaierara arteko epean egindako emaitzak kontuan hartu ostean. Binakako aurre...
Abarka antzerki taldeak zapatuan Larrinen eta domekan, Urdiñarben egin behar zuen Maskar ikuskizuna bertan behera geratu da Irabarneko gazte baten heriotza dela eta.