Inudeak eta artzainak aterako dira Lekeitioko kaleetara
Etorkizuna dantza taldeak antolatuta, inude eta artzainen kalejira egingo da zapatuan Lekeitioko kaleetan zehar. 12:30ean Trinkete etxetik irten eta kalez kale ibiliko dira. Besteak beste, Eusebio Maria Azkue, San Andres, Sabino Arana, Paskual Abaroa,...
Etorkizuna dantza taldeak antolatuta, inude eta artzainen kalejira egingo da zapatuan Lekeitioko kaleetan zehar. 12:30ean Trinkete etxetik irten eta kalez kale ibiliko dira. Besteak beste, Eusebio Maria Azkue, San Andres, Sabino Arana, Paskual Abaroa, Arranegi, Uribarren eta Gamarra kaleak zeharkatuko dituzte, eta bi dantzaldi be egingo dituzte, lehenengoa plazan eta bigarrena Eskolapean.