Olabe aurrelaririk onena izendatu dute binakakoetan
Santi Olabe izan da binakakoan aurrelaririk onena Orlandoko (AEB) 50. denboraldi erregularrean. Hala erabaki dute Jai Alai frontoiko arduradunek urtarrilaren 6tik otsailaren amaierara arteko epean egindako emaitzak kontuan hartu ostean. Binakako aurre...
Santi Olabe izan da binakakoan aurrelaririk onena Orlandoko (AEB) 50. denboraldi erregularrean. Hala erabaki dute Jai Alai frontoiko arduradunek urtarrilaren 6tik otsailaren amaierara arteko epean egindako emaitzak kontuan hartu ostean.
Binakako aurrelaririk onenaren saria (Doubles Frontcourt Chgampion) erabakitzeko orduan, denboraldi guztiko funtzioetan 12. kinielan gertatu dena hartzen dute kontuan. Eta Olabe izan da 12. kiniela gehienetan irabazi duena.
Olabegaz batera, beste zenbait pilotari be saritu dituzte. Binakakoagaz jarraituta, atzelari onenaren saria (Doubles Backcourt Champion) Jonhatan Hernandez Duke gasteiztarrarentzat izan da. Denboraldiko kiniela guztiak kontuan hartuta, Mikel Egiguren donostiarra izan da gehien irabazi dituena (Most Wins); banakakoetan be Egigurenen irabazi ditu gehien.