Ertzaintza gazteen lokal baten sartu da San Ignazio kalean, “salaketa biri jarraituz”
Gaur goizean Ertzaintza Ondarroako San Ignazio kalean dagoen gazteen lokal baten sartu da, “salaketa biri jarraituz”. Ertzaintzak jakin eragin duenez, duela egun batzuk bi salaketa egin zituzte bi herritarrek. “Salaketan adierazten ...
Gaur goizean Ertzaintza Ondarroako San Ignazio kalean dagoen gazteen lokal baten sartu da, “salaketa biri jarraituz”. Ertzaintzak jakin eragin duenez, duela egun batzuk bi salaketa egin zituzte bi herritarrek. “Salaketan adierazten zuten euren etxeetako trastelekuetan lapurtu zutela”. Salaketaren berri eduki eta “segituan” ikertzen hasi zirela esan du Ertzaintzak. “Ikerketek lokal horretara eraman gaituzte baina ez dugu inor atxilotu”, adierazi dute Ondarroako ertzainetxeko arduradunek.
Lokalean miaketa egin eta bertan zeuden bost gazte identifikatu arazi dituzte. “Bizikleta bi eta desmontatuta zeuden beste hiru atzeman ditugu lokalean”. Ertzaintzaren esanetan, atzemandako materiala herritarrek egindako salaketan jasota zegoen.
Zeresana eragin
Ertzaintzak be onartu egin du lokalera sartzeak herrian zeresana eragin duela. “Lokalera sartu garenean herritar asko gelditu dira begira. Eta badakigu ikusmina sortu dugula, baina ez da beste munduko ezer izan. Egiten genbiltzan ikerketari jarraitu baino besterik ez dugu egin eta herritarrek droga sarekada dela esan badute ere, ez da horrelakorik izan”.
Atzemandako materiala ertzainetxera eraman dute eta gertatutako ikertzen jarraituko duela esan du Ertzaintzak.