Inudeak eta artzainak aterako dira kalejiran
Inudeak eta artzainak kalejiran aterako dira datorren zapatuan herrian zehar. Etorkizuna dantza taldeak antolatutako ekimenak emongo die amaiera aurtengo aratusteei.12:30ean Trinkete etxetik irten eta kalez kale ibiliko dira inude eta artzainak. Bestea...
Inudeak eta artzainak kalejiran aterako dira datorren zapatuan herrian zehar. Etorkizuna dantza taldeak antolatutako ekimenak emongo die amaiera aurtengo aratusteei.12:30ean Trinkete etxetik irten eta kalez kale ibiliko dira inude eta artzainak. Besteak beste, Eusebio Maria Azkue, San Andres, Sabino Arana, Paskual Abaroa, Arranegi, Uribarren eta Gamarra kaleeak zeharkatuko dituzte, eta bi dantzaldi be egingo dituzte, lehenengoa plazan eta bigarrena Eskolapean.