Kirmen Uribek errezitaldiak egingo ditu datorren astean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lagunduta
Uribek Bilbao-New York-Bilbao nobelaren pasarte poetiko eta xamurrenak irakurriko ditu eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak XX. mendean AEBetan eta Euskal Herrian sortutako musikarekin lagunduko dio. Kontzerturako nobelaren isla diren piezak aukeratu dit...
Uribek Bilbao-New York-Bilbao nobelaren pasarte poetiko eta xamurrenak irakurriko ditu eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak XX. mendean AEBetan eta Euskal Herrian sortutako musikarekin lagunduko dio. Kontzerturako nobelaren isla diren piezak aukeratu dituzte, alegia, kulturaz eta bidaietan aurkitutako berrikuntzez hitz egiten dutenak.
Lehenengo emanaldia Donostian izango da, astelehenean, Kursaal-en, 20:00etan.