Inudeak eta artzainak kalejiran atera dira
Musikaren doinuei jarraituz, andrakuak airera bota eta dantza eginez zeharkatu zituzten Lekeitioko kaleak joan den zapatu arratsaldean inude eta artzainek. Txiki eta nagusi, aratusteak agurtu eta giro pilota jarri zuten Etorkizuna dantza taldeko neska-...
Musikaren doinuei jarraituz, andrakuak airera bota eta dantza eginez zeharkatu zituzten Lekeitioko kaleak joan den zapatu arratsaldean inude eta artzainek. Txiki eta nagusi, aratusteak agurtu eta giro pilota jarri zuten Etorkizuna dantza taldeko neska-mutilek kalerik kale. Aittitta Makurra txarangaren doinuek lagundu zuten kalejira.