Mugerza eta Arrospidek ezin izan dute urrezko txapela lortu
Otaegi eta Otañok egoera goitik behera aldatu zuten atzo, Azpeitian, jokatutako urrezko aizkolarien finalean. Iazkoa errepikatuz, eta pronostikoak betez, Arrospide-Mugerza azpitxapeldun gelditu dira. Lehen hiru probetan Mugerza eta Arrospide aurretik ...
Otaegi eta Otañok egoera goitik behera aldatu zuten atzo, Azpeitian, jokatutako urrezko aizkolarien finalean. Iazkoa errepikatuz, eta pronostikoak betez, Arrospide-Mugerza azpitxapeldun gelditu dira.
Lehen hiru probetan Mugerza eta Arrospide aurretik hasi ziren. Hirugarrenean, 60ko enborrarekin alde izugarria atera zieten, gainera. Baina gerora irabazle bihurtuko zen gipuzkoarren bikoteak ez zuen etsi. Laugarren probatik aurre, aldea gutxitzen hasi ziren.
Azken lanera heltzean, 36 segundu zihoazen aurretik Arrospide eta Mugerza. Azken sei enborrek, baina guztiz aldatu zuten demaren nondik norakoa. Gutxinaka, bigarren enborratik aurrera, Otaegi eta Otaño errekuperatzen hasi ziren. Denbora gutxiago erabiltzen zuten enborrak botatzeko. Lan erditan, txapeldun izateko bidea hartua zuten. Denbora tarteak kontra egotetik alde edukitzera pasa ziren. 15.45ekin gelditu zuten erlojua. Arrospide eta Mugerzak 18.07rekin.
Probako denbora guztiak kontuan hartuta Arrospide-Mugerza, 29.34; Otaegi-Otaño 27.48.