Urrezko txapelik gabe gelditu dira Arrospide-Mugerza
Iaz bezalaxe, eztia ahoan dutela gelditu dira Arrospide eta Mugerza urrezko aizkolarien binakakoan. Norgehiagokari buelta ematen asmatu, eta txapela eskuratu dute Otaegi-Otañok. Lehen hiru lanetan (kolpeka 45 ontzako enbor bat, erlojuaren kontra 45 ontzako bi enbor eta zutik 60 ontzakoa) aurretik gelditu ziren Arrospide eta Mugerza. Pronostikoak betez, abiadura probetan askoz hobeto aritu ziren Leaburukoa (Gipuzkoa) eta mutrikuarra. 60ko zutikakoan, gainera, sekulako tartea zabaldu zen bi bikoteen artean. Arrospide-Mugerzaren lan onak eta Otaegi-Otañoren lan kaxkarrak ahalbideratu zuen 1.03ko aldea. Gerora txapela eskuratuko zuen bikote gipuzkoarrak, baina, ez zuen etsi. Otaegik eta Otañok eutsi egin zioten tirakadari, eta laugarren probatik aurrera aldeak mozten hasi ziren. Bertan, 60ko bi enbor moztu behar zituzten. Eta bosgarrenean, zutik eta etzanda, 45 ontzakoak zituzten zain. Bi probak amaitzean, 27 segundotan moztua zuten aldea. Goitik beherako aldaketa Azken proba izan zen lehiaketa goitik behera aldatu zuena. Aizkolariek zortzi enbor ebaki behar zituzten: lau kanaerdiko, bi 60 ontzakoak eta bi 72 ontzakoak. Azken saioa hasi aurretik, Arrospide-Mugerzak 36 segundoko aldea zeukaten. Lehen enborra botatzean parean ari ziren bi bikoteak. Bigarrenean, Otaegi-Otañok bederatzi segundo atera zizikieten, eta hirugarrenean hogeita zortzi segundo. Poliki-poliki, kontra zuten denbora tartea aldeko bihurtu zuten. Lan erditara heltzean, txapela Otaegi-Otañorena zen. Amaieran lan denak [...]
Iaz bezalaxe, eztia ahoan dutela gelditu dira Arrospide eta Mugerza urrezko aizkolarien binakakoan. Norgehiagokari buelta ematen asmatu, eta txapela eskuratu dute Otaegi-Otañok.
Lehen hiru lanetan (kolpeka 45 ontzako enbor bat, erlojuaren kontra 45 ontzako bi enbor eta zutik 60 ontzakoa) aurretik gelditu ziren Arrospide eta Mugerza. Pronostikoak betez, abiadura probetan askoz hobeto aritu ziren Leaburukoa (Gipuzkoa) eta mutrikuarra. 60ko zutikakoan, gainera, sekulako tartea zabaldu zen bi bikoteen artean. Arrospide-Mugerzaren lan onak eta Otaegi-Otañoren lan kaxkarrak ahalbideratu zuen 1.03ko aldea.
Gerora txapela eskuratuko zuen bikote gipuzkoarrak, baina, ez zuen etsi. Otaegik eta Otañok eutsi egin zioten tirakadari, eta laugarren probatik aurrera aldeak mozten hasi ziren. Bertan, 60ko bi enbor moztu behar zituzten. Eta bosgarrenean, zutik eta etzanda, 45 ontzakoak zituzten zain. Bi probak amaitzean, 27 segundotan moztua zuten aldea.
Goitik beherako aldaketa
Azken proba izan zen lehiaketa goitik behera aldatu zuena. Aizkolariek zortzi enbor ebaki behar zituzten: lau kanaerdiko, bi 60 ontzakoak eta bi 72 ontzakoak.
Azken saioa hasi aurretik, Arrospide-Mugerzak 36 segundoko aldea zeukaten. Lehen enborra botatzean parean ari ziren bi bikoteak. Bigarrenean, Otaegi-Otañok bederatzi segundo atera zizikieten, eta hirugarrenean hogeita zortzi segundo. Poliki-poliki, kontra zuten denbora tartea aldeko bihurtu zuten. Lan erditara heltzean, txapela Otaegi-Otañorena zen. Amaieran lan denak kontuan hartuta, 27.48 egin zuten. Arrospide-Mugerzak, berriz, 29.34.