Aste santutarako ludoteka irekitzeko asmoa du Mendexako Udalak. Ludoteka ireki ala ez ume kopuraren araberako erabakia izango da. Hasiera batean, apirilaren 2tik 4ra eta 11tik 13ra egongo da zabalik. 3 eta 12 urte bitartekoentzako izango da. Interesa d...
Zestaz txapel bi, palaz bat eta eskuz beste bi. Hori da Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa amaitu ostean Lea-Artibaiko taldeek lortutako emaitza. Berriatuko eskola, Markina-Xemeingoa eta Lea-Motrollo izan dira kluben arteko lehiaren finalean ordez...
Orain, 08:00etatik 14:30era, gehienez ere 30 minuturuako, ibilgailua Beheko Plazan aparkatu ahalko da. «Dendariek bere garaian sinadura bilketa bat egin zuten, hori eskatuz. Herritarrek ere oinezkoentzat lekurik ez zela geratzen esan zuten. Bi eskaera...
«Gutxinaka bada be agenda handitzen doa eta pozik gaude», esan dute udal ordezkariek. Momentuz, Ondarroako Udalak egiten duen kirol agenda udalaren web orrialdean ikusi daiteke. «Kiroldegiko ohar taulan inprimatuta egoten da», azaldu dute udal orde...
Plan Orokorra aurkeztu eta herriguneko zirkulazio norabideak zelan geratuko diren jakitera emoteko Udal Herri Batzarra deitu du Markina-Xemeingo Udalak. Batzarra, kultur aretoan egingo da, barikuan 19:30ean.
Oihana Kortazarrek garaipenarekin ireki du mendi lasterketen egutegia. Azpeitiko Zuzenien Kilometro Bertikala irabazi du. Helmugan 36.17 egin du Mutrikun bizi den elgetarrak. 2.800 metroko bide maldatsua igo ondoren, helmuga Izarraitzen, Xoxoteko San I...
Iaz bezalaxe, eztia ahoan dutela gelditu dira Arrospide eta Mugerza urrezko aizkolarien binakakoan. Norgehiagokari buelta ematen asmatu, eta txapela eskuratu dute Otaegi-Otañok. Lehen hiru lanetan (kolpeka 45 ontzako enbor bat, erlojuaren kontra 45 ontzako bi enbor eta zutik 60 ontzakoa) aurretik gelditu ziren Arrospide eta Mugerza. Pronostikoak betez, abiadura probetan askoz hobeto aritu ziren Leaburukoa (Gipuzkoa) eta mutrikuarra. 60ko zutikakoan, gainera, sekulako tartea zabaldu zen bi bikoteen artean. Arrospide-Mugerzaren lan onak eta Otaegi-Otañoren lan kaxkarrak ahalbideratu zuen 1.03ko aldea. Gerora txapela eskuratuko zuen bikote gipuzkoarrak, baina, ez zuen etsi. Otaegik eta Otañok eutsi egin zioten tirakadari, eta laugarren probatik aurrera aldeak mozten hasi ziren. Bertan, 60ko bi enbor moztu behar zituzten. Eta bosgarrenean, zutik eta etzanda, 45 ontzakoak zituzten zain. Bi probak amaitzean, 27 segundotan moztua zuten aldea. Goitik beherako aldaketa Azken proba izan zen lehiaketa goitik behera aldatu zuena. Aizkolariek zortzi enbor ebaki behar zituzten: lau kanaerdiko, bi 60 ontzakoak eta bi 72 ontzakoak. Azken saioa hasi aurretik, Arrospide-Mugerzak 36 segundoko aldea zeukaten. Lehen enborra botatzean parean ari ziren bi bikoteak. Bigarrenean, Otaegi-Otañok bederatzi segundo atera zizikieten, eta hirugarrenean hogeita zortzi segundo. Poliki-poliki, kontra zuten denbora tartea aldeko bihurtu zuten. Lan erditara heltzean, txapela Otaegi-Otañorena zen. Amaieran lan denak [...]
Proiektua idatzeko lehiaketa Sabai arkitektoak enpresak irabazi du eta ondorioz udalari 56.050 euro kostatuko zaio futbol zelaia berritzea. Sabaik proiektua idatzi bitartean, udalak gaur egun futbol zelaia erabiltzen duten taldeekin berba egingo duela ...
Herrira ekimenaren aurkezpena egin zuten zapatuan Markina-Xemeinen. Bilgunea, edozein ideologia edo alderdi politikotik kanpo dagoela adierazi zuten eta euskal preso eta iheslarien etxeratzean lan egin gura duten guztiak ongi etorriak izango direla azpimarratu zuten. Herriraren helburuak lau direla jakitera emon zuten aurkezpenean: Lehenengoa, euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak indargabetzea: dispertsio politikari amaiera emonez, gaixorik diren presoak aske utziz, bizi arteko zigorra ezartzeko neurriak indargabetuz, zigorraren 2/3 eta 3/4 bete dituzten presoak aske utziz, Frantzian preso direnei baldintzapeko askatasuna aplikatuz, eta azkenik isolamendu, mittard eta bakartze egoerei amaiera emanez; bigarrena, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Euskal Herrian batzea, dagozkion eskubide guztiak bermatuak izanik eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera eta bideak indarrean jarriz; hirugarrena, iheslari politikoen aurkako jazarpena amaitzea eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera irekitzea Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboari; eta laugarrena, preso eta iheslari politiko guztien etxeratzea, gatazkaren konponbide prozesuari loturiko ibilbide dinamiko baten garapenean. Helburu horien alde aritzeko herritarren bilguneak sortuko dituzte herriz-herri, eta horretarako lehenengo pausuak emoten hasiko dira Markina-Xemeinen. Halan, norabide horretan egin beharreko urratsen gainean berba egin eta herritarrek euren ekarpenak egin ahal izateko batzar bat egongo da datorren zapatuan 16:00etan Uhagon kulturgunean. Batzar horretan parte hartzeko dei zabala egin dute. «Sentsibilitate eta izaera desberdinak izan [...]
Argazki Kodeak hastapen ikastaroa antolatu du Karkabia kultur elkarteak. Argazki teknika eta argazkien bidezko hizkuntza uztartuz, istorio bat kontatzeko gaitasuna landuko da.Tailerra praktikoa izango da eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Klaseak ...