Markina-Xemeingo Herrira bilgunea martxan hasiko da
Herrira ekimenaren aurkezpena egin zuten zapatuan Markina-Xemeinen. Bilgunea, edozein ideologia edo alderdi politikotik kanpo dagoela adierazi zuten eta euskal preso eta iheslarien etxeratzean lan egin gura duten guztiak ongi etorriak izango direla azpimarratu zuten. Herriraren helburuak lau direla jakitera emon zuten aurkezpenean: Lehenengoa, euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak indargabetzea: dispertsio politikari amaiera emonez, gaixorik diren presoak aske utziz, bizi arteko zigorra ezartzeko neurriak indargabetuz, zigorraren 2/3 eta 3/4 bete dituzten presoak aske utziz, Frantzian preso direnei baldintzapeko askatasuna aplikatuz, eta azkenik isolamendu, mittard eta bakartze egoerei amaiera emanez; bigarrena, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Euskal Herrian batzea, dagozkion eskubide guztiak bermatuak izanik eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera eta bideak indarrean jarriz; hirugarrena, iheslari politikoen aurkako jazarpena amaitzea eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera irekitzea Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboari; eta laugarrena, preso eta iheslari politiko guztien etxeratzea, gatazkaren konponbide prozesuari loturiko ibilbide dinamiko baten garapenean. Helburu horien alde aritzeko herritarren bilguneak sortuko dituzte herriz-herri, eta horretarako lehenengo pausuak emoten hasiko dira Markina-Xemeinen. Halan, norabide horretan egin beharreko urratsen gainean berba egin eta herritarrek euren ekarpenak egin ahal izateko batzar bat egongo da datorren zapatuan 16:00etan Uhagon kulturgunean. Batzar horretan parte hartzeko dei zabala egin dute. «Sentsibilitate eta izaera desberdinak izan [...]
Herrira ekimenaren aurkezpena egin zuten zapatuan Markina-Xemeinen. Bilgunea, edozein ideologia edo alderdi politikotik kanpo dagoela adierazi zuten eta euskal preso eta iheslarien etxeratzean lan egin gura duten guztiak ongi etorriak izango direla azpimarratu zuten.
Herriraren helburuak lau direla jakitera emon zuten aurkezpenean: Lehenengoa, euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak indargabetzea: dispertsio politikari amaiera emonez, gaixorik diren presoak aske utziz, bizi arteko zigorra ezartzeko neurriak indargabetuz, zigorraren 2/3 eta 3/4 bete dituzten presoak aske utziz, Frantzian preso direnei baldintzapeko askatasuna aplikatuz, eta azkenik isolamendu, mittard eta bakartze egoerei amaiera emanez; bigarrena, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Euskal Herrian batzea, dagozkion eskubide guztiak bermatuak izanik eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera eta bideak indarrean jarriz; hirugarrena, iheslari politikoen aurkako jazarpena amaitzea eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera irekitzea Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboari; eta laugarrena, preso eta iheslari politiko guztien etxeratzea, gatazkaren konponbide prozesuari loturiko ibilbide dinamiko baten garapenean.
Helburu horien alde aritzeko herritarren bilguneak sortuko dituzte herriz-herri, eta horretarako lehenengo pausuak emoten hasiko dira Markina-Xemeinen. Halan, norabide horretan egin beharreko urratsen gainean berba egin eta herritarrek euren ekarpenak egin ahal izateko batzar bat egongo da datorren zapatuan 16:00etan Uhagon kulturgunean.
Batzar horretan parte hartzeko dei zabala egin dute. «Sentsibilitate eta izaera desberdinak izan arren, printzipio eta helburu hauekin bat egiten duten herritarrak biltzea da gure asmoa», azpimarratu zuten.