Mendexako Udalak ludoteka zerbitzua eskainiko du apirilean
Aste santutarako ludoteka irekitzeko asmoa du Mendexako Udalak. Ludoteka ireki ala ez ume kopuraren araberako erabakia izango da. Hasiera batean, apirilaren 2tik 4ra eta 11tik 13ra egongo da zabalik. 3 eta 12 urte bitartekoentzako izango da. Interesa d...
Aste santutarako ludoteka irekitzeko asmoa du Mendexako Udalak. Ludoteka ireki ala ez ume kopuraren araberako erabakia izango da. Hasiera batean, apirilaren 2tik 4ra eta 11tik 13ra egongo da zabalik. 3 eta 12 urte bitartekoentzako izango da.
Interesa duten guztiek martxoaren 23a orduko emon beharko dute izena. Horretarako bi bide daude: udaletxera deitu (94-684 21 06) edo arantza@mendexakoudala.euskalnet.net helbidera idatzi. Bi ume edo gehiago dituztenek laguntza jasoko dute.