Aste Santuan ludoteka ireki nahi du Mendexako Udalak
Mendexako Udalak apirilean ludoteka zerbitzua eskaintzeko asmoa azaldu die herritarrei. Asmoa aurrera eroateko, ordea, izena emoten duten umeen kopurua hartuko dute kontuan. Ume nahiko egon ezean, ludotekako ateak ez dituzte irekiko. Ludoteka Aste San...
Mendexako Udalak apirilean ludoteka zerbitzua eskaintzeko asmoa azaldu die herritarrei. Asmoa aurrera eroateko, ordea, izena emoten duten umeen kopurua hartuko dute kontuan. Ume nahiko egon ezean, ludotekako ateak ez dituzte irekiko.
Ludoteka Aste Santuko oporraldiagaz batera jarriko dute martxan. Zehazki, ateak zabalduko dituzten egunak ondokoa izango dira: apirilaren 2tik 4ra eta 10etik 13ra zabalduko dute. 3-12 urte bitarteko ume guztiei zuzenduta egongo da, eta 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.
Umeko, astebeteko zerbitzua 28 euro ordaindu beharko dira. Baina bi ume edo gehiago dituztenek %20ko laguntza jasoko dute; hau da, 22,40 euro ordainduko dituzte.
Aste Santuko oporraldian ludoteka zerbitzua erabiltzeko asmoa dutenek bi bide edukiko dituzte haurren izenak emoteko: alde batetik, udaletxera, 94-684 21 06 telefono zenbakira, dei dezakete. Beste alde batetik, arantza@mendexakoudala.euskalnet.net helbide elektronikora idazteko aukera dute.