Berria txapelketako kanporaketa jokatuko du zapatuan Markinako Esku Pilota Taldeak
Iruñako Oberena taldea izango du aurkari Markinak, bihar Hernanin jokatuko duen Berria txapelketako kanporaketan. Iruñako taldea on-ona dela esan dute markinarrek, eta gaitza izango dela aurrera egitea. Halandabe, gogor saihatuko dira. Beti-betiko ta...
Iruñako Oberena taldea izango du aurkari Markinak, bihar Hernanin jokatuko duen Berria txapelketako kanporaketan. Iruñako taldea on-ona dela esan dute markinarrek, eta gaitza izango dela aurrera egitea. Halandabe, gogor saihatuko dira. Beti-betiko taldea eroango du Markinak Hernanira. Nagusien mailan, Kastillok eta Beitiak jokatuko dute, gazteen mailan Albizu eta Pujanak, eta kadeteetan Txirloi eta Urizar arituko dira. Partidua 16:30ean hasiko da, eta irabaziz gero datorren astean finalaurrekoa jokatuko dute.