Metodologia barria landu du Lea Artibai Ikastetxeak, Lanbide Heziketari begira
Laneko segurtasunaren eta arriskuen prebentzioaren gaineko material barria kaleratu du Lea Artibai Ikastetxeak. Bost proiektu desberdin dira, eta euren artean dago estreinako aldiz landu duten Lanbide Heziketako ikasleei eta irakasleei begira prestatut...
Laneko segurtasunaren eta arriskuen prebentzioaren gaineko material barria kaleratu du Lea Artibai Ikastetxeak. Bost proiektu desberdin dira, eta euren artean dago estreinako aldiz landu duten Lanbide Heziketako ikasleei eta irakasleei begira prestatutako metodologia. Lea Artibai Ikastetxeko prebentzio arduradun IƱaki Beitiak eta zuzendari nagusi Isabel Mendigurenek aurkeztu dituzte lanak: Heziketa Zikloari begira egindako Unitate didaktikoa eta internet bidez jaitsi ahalko den metodologia, langileen prestakuntzara zuzendutako aplikazioa, eta umeeentzako prestatu dituzten liburu bi eta aplikazio informatiko bi.