Martxoak 8 jai giroan ospatu du Ondarroak
Uxu Ondarroako Emakumeen Elkarteak, Ondarroako Udaleko Berdintasun Sailak eta Andrabanda Feministak “punta-puntako” kalejiragaz ospatu zuten atzo Martxoaren 8a. Alamedatik hasi eta Itsasaurrera abiatu ziren denak kalejiran. Handik Alde Zaha...
Uxu Ondarroako Emakumeen Elkarteak, Ondarroako Udaleko Berdintasun Sailak eta Andrabanda Feministak “punta-puntako” kalejiragaz ospatu zuten atzo Martxoaren 8a. Alamedatik hasi eta Itsasaurrera abiatu ziren denak kalejiran. Handik Alde Zaharrera joan ziren.
Ibilbide osoan Andrabanda Feministak giro paregabea sortu zuen eta herritarrek horri jarraitu zioten. Dantzaldiak be eskaini zituzten tarteka. Alde Zaharreko giroa “paregabea” izan zela esan zuten herritarrek.
Beheko argazkian Andrabanda Feministako kideak, kalejira amaitu eta gero.