Atxondoa kalea norabide bakarreko bihurtuko du Markina-Xemeingo Udalak
Herriko zirkulazio norabideak aztertu ondoren, Atxondoa Zeharkalekoa izango da Markina-Xemeingo Udalak aldatuko duen bakarra. Norabide bitara dagoen Bikale aurreko errepidea, bakarreko bihurtuko dute eta errekarantzako norabidea mantenduko du. Norabid...
Herriko zirkulazio norabideak aztertu ondoren, Atxondoa Zeharkalekoa izango da Markina-Xemeingo Udalak aldatuko duen bakarra. Norabide bitara dagoen Bikale aurreko errepidea, bakarreko bihurtuko dute eta errekarantzako norabidea mantenduko du. Norabideen prozesua amaituta, seinaleztapenagaz hasiko direla jakitera emon dute udaletik.