Berria txapelketatik kanpo geratu da Markina tantu bakarragatik
Tantu bakar batek atera du Markinako Esku Pilota Taldea Berria txapelketatik. Kadeteen mailako partidua galduta, gazte eta nagusietan irabaztea besterik ez zitzaion geratzen Markina-Xemeingo taldeari. Nagusietan garaipena lortu zuen, baina gazteetan 22...
Tantu bakar batek atera du Markinako Esku Pilota Taldea Berria txapelketatik. Kadeteen mailako partidua galduta, gazte eta nagusietan irabaztea besterik ez zitzaion geratzen Markina-Xemeingo taldeari. Nagusietan garaipena lortu zuen, baina gazteetan 22 eta 21 irabazi zion Oberenak. Partidu bikaina jokatu zuten gazteek, baina zortea ez zuten aldeko izan. 21 eta 16 irabazten joan eta ez zuten lortu falta zitzaien tantu bakarra egiterik. Garaipenak eskuetatik ihes egin zien zapatuan markinarreri.