Kirmen Uribe: “Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz lan egitean idazle bezala hazi egin naiz”
Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz han eta hemen emanaldiak ematen ibili da Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) idazle ondarrutarra. Gustora lan egiteaz gain, ikasi ere asko egin duela dio. Orain, errezitaldiak amaitu eta gero, Ameriketako Estatu Batuetara doa...
Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz han eta hemen emanaldiak ematen ibili da Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) idazle ondarrutarra. Gustora lan egiteaz gain, ikasi ere asko egin duela dio. Orain, errezitaldiak amaitu eta gero, Ameriketako Estatu Batuetara doa asteon. Elkarrizketa osoa biharko Hitzan.
Zelako esperientzia izan da Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz lan egitea?
Oso esperientzia berezia izan da. Norbere aldamenean hainbeste musikari edukitzea, mikronofo barik,… oso berezia izan da. Modu naturalean egin dira emanaldiak eta nik uste idazle bezala emanaldi hauekin hazi be egin naizela. Aurrerantzean be espero dut Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz lanean jarraitzea.