Lea-Artibain eta Busturialdean sinadura bilketa egingo da, Lurralde Zatitako Plana bertan behera uzteko eskatuz
Unai Urruzuno Ondarroako bizilagunaren berbetan, “LZPa bertan behera uztearen alde, eta halako gauza garrantzitsuak goitik behera inposatzearen kontra” daudela ikustarazi nahi dute sinadura bilketagaz. Atxikimenduak batzeko kanpaina bi eskualdeeta...
Unai Urruzuno Ondarroako bizilagunaren berbetan, “LZPa bertan behera uztearen alde, eta halako gauza garrantzitsuak goitik behera inposatzearen kontra” daudela ikustarazi nahi dute sinadura bilketagaz.
Atxikimenduak batzeko kanpaina bi eskualdeetan egingo dute, “herritar guztiengana” heltzeko helburuagaz. Ondarrutarrak dioenez, mezua argi dute: «hau ez da gure eskualdeek merezi daben neurriko plana». Izan be, LZPa Aldundiaren bulego baten diseinatu dela salatu dute.
Agerraldia Bizkaiko Begiratokian egin zuten atzo, han batzen baitira Busturialdea eta Lea Artibai.