Lekeitioko Uriarte Jauregikoen triptiko bat enkantera atarako dute bihar
Pietatea irudikatzen duen Gotiko garaiko triptiko flamenko bat enkantera atarako dute bihar, Bilboko Subastas XXI enkante etxean. Triptikoa Lekeitioko Uriarte Jauregikoena da, Del Valle-ren familiarena, eta belaunaldiz-belaunaldi pasatzen joan da senid...
Pietatea irudikatzen duen Gotiko garaiko triptiko flamenko bat enkantera atarako dute bihar, Bilboko Subastas XXI enkante etxean. Triptikoa Lekeitioko Uriarte Jauregikoena da, Del Valle-ren familiarena, eta belaunaldiz-belaunaldi pasatzen joan da senidetik senidera. Orain, 500 urte dituen obra, enkantean jartzea erabaki du familiak, eta milioi bat euroko hasierako prezioagaz aterako da.
Obra, egurraren gainean egindako olio-pintura bat da eta 1480 eta 1490 urteen artean egin zuen El maestro de la leyenda de Santa Lucia bezala ezagutzen zen Brujasko autore anonimo batek.