Zinca Ionut-ek irabazi du Kalamua Igoerako seigarren lasterketa
85 lagunek parte hartu dute Etxebarriko Gazte Asanbladak seigarren urtez antolatu duen Kalamua Igoeran. 40k oinez igo zuten mendia eta beste 45ek aringa-aringa. Danetatik bizkorrena, Zinca Ionut izan zen. 10:30ean irten zuten Olaia aurretik korrikalari...
85 lagunek parte hartu dute Etxebarriko Gazte Asanbladak seigarren urtez antolatu duen Kalamua Igoeran. 40k oinez igo zuten mendia eta beste 45ek aringa-aringa. Danetatik bizkorrena, Zinca Ionut izan zen. 10:30ean irten zuten Olaia aurretik korrikalariek. Denbora onaren eraginez, asko izan dira aurten be parte hartzaileak, baina, batez be gizonezkoek, 45 aringa-aringalarietatik bat izan zen eta bakarrik emakumea. Parte hartzaileen artean, goi mailako korrikalariak zeuden, mendi martxetan aurrean ibiltzen direnak, eta eskualdeko lagun asko. Ondarroako, Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Aulestiko eta Etxebarriko hainbat lagunek parte hartu zuten zapatuko igoeran. Ia sei kilometro egin zituzten parte hartzailek maldan gora, eta norgehiagoka estua egon zen lehenengo bien artean. Zinca Ionutek 31 minutu eta 9 segundo egin zituen tontorrera igotzen eta IƱigo Larizek 31 minutu eta 12 segundo. Oier Ariznabarreta, iazko irabazleak, hirugarren egin du aurten 31 minutu eta 52 segundoko denboragaz. Berak iaz jarritako 30 minutu eta 50 segunduko marka gainditzerik ez dute lortu aurten.Kalamuarako bidean aurkitu zituzten korrikalariek ibilbidea oinez egin zuten ume eta nagusiak, eta goian partaideak animatzera igotakoak. Bide gogorra izanda, motor eta zaldi gainean igo ziren batzuk, parte hartzaileak animatzeko, eta azkenerako kuadrila handia bildu zen tontorrean.