Ziriako Andonegiren 100. urtemuga ospatzeko mahaingurua eta hitzaldia egingo dira hil honetan
Etzi izango da lehenengo hitzordua, 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Horretan, Errepublika denbora herritarrak kontatuta izenburupean, mahaingurua egingo dute herritarrek. Datorren asteko ostegunean aldiz, hitzaldia egingo da, 19:00etan. Iñaki Egaña ...
Etzi izango da lehenengo hitzordua, 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Horretan, Errepublika denbora herritarrak kontatuta izenburupean, mahaingurua egingo dute herritarrek. Datorren asteko ostegunean aldiz, hitzaldia egingo da, 19:00etan. Iñaki Egaña historialaria izango da hizlari lanetan arituko dena eta Aitor eta beste mitoak gerra aurreko zertzeladak izenburupean orduko garaiak gogora ekarriko dira.
Ekintzok Ziriako Andonegiren 100. urtemuga ospatzeko izango dira.