Barriketan proiektua jarriko dute martxan herri bibliotekak eta Markina BHI-k
Markina-Xemeingo herri bibliotekak eta Markina BHIko ikasleek Barriketan proiektua hasiko dute aste honetan. Eskolak gai bat erabakiko du, eta horren inguruko hizlari bi ekarriko ditu bibliotekak, ikasleek elkarrizketa egin ahal izateko. Elkarrizketak ...
Markina-Xemeingo herri bibliotekak eta Markina BHIko ikasleek Barriketan proiektua hasiko dute aste honetan. Eskolak gai bat erabakiko du, eta horren inguruko hizlari bi ekarriko ditu bibliotekak, ikasleek elkarrizketa egin ahal izateko. Elkarrizketak bideoan grabatuko dituzte, eta bideo horiek bideoblog batean jasoko dira. Aurten landuko dituzten gaiak imigrazioa eta 36ko gerra izango dira.