Barriketan proiektua martxan jarriko du herri bibliotekak
Markina-Xemeingo herri bibliotekak eta Markina BHIko ikasleek Barriketan proiektua hasiko dute aste honetan. Eskolak gai bat erabakiko du, eta horren inguruko hizlari bi ekarriko ditu bibliotekak, ikasleek elkarrizketa egin ahal izateko.Gaiak aukeratuta daude. DBH 3koek imigrazioa landuko dute, eta DBH 4koek 36ko gerra. Hirugarren mailakoak etzi bertan batuko dira Uhagonen elkarrizketak egiteko, eta herri bibliotekako arduradun Igor Idoetak jakitera emon duenez, markinar bik kontatuko dituzte euren esperientziak. «Bata etorkina izango da eta bestea erbestera joan zena», azaldu du.Proiektua elkarrizketa horregaz hasiko da baina, haratago doa. «Proiektu oso bat da, ikasleek elkarrizketa bat egin beharko diote euren hurreko bateren bateri eta gainera bideoan grabatu beharko dute. Bideo horretatik gero, idazlan bat atera beharko dute», zehaztu du bibliotekako arduradunak. Ikasleek egingo dituzten bideoekin, gainera, bideoblog bat sortuko dute. «Aurtengo elkarrizketak eta egingo direnak sartzen joango gara eta testigantza horiek herriko funtsa bat sortzeko balioko dute», azaldu du Idoetak. Danetara, hamairu bideo atarako dituzte aurten eta bideoblogean eskegiko dira. «Sarrera bat eta bost edo sei bideo labur ikusi ahalko dira blogean eta lotura bat egongo da bideo osoa ikusteko», argitu du bibliotekako arduradunak. Elkarrizketaren bat ondo balego, aginera, herriko aldizkari batean ataratzeko asmoa be agertu du Igor Idoetak.Aurten hasiko duten proiektua, epe luzera [...]
Markina-Xemeingo herri bibliotekak eta Markina BHIko ikasleek Barriketan proiektua hasiko dute aste honetan. Eskolak gai bat erabakiko du, eta horren inguruko hizlari bi ekarriko ditu bibliotekak, ikasleek elkarrizketa egin ahal izateko.Gaiak aukeratuta daude. DBH 3koek imigrazioa landuko dute, eta DBH 4koek 36ko gerra. Hirugarren mailakoak etzi bertan batuko dira Uhagonen elkarrizketak egiteko, eta herri bibliotekako arduradun Igor Idoetak jakitera emon duenez, markinar bik kontatuko dituzte euren esperientziak. «Bata etorkina izango da eta bestea erbestera joan zena», azaldu du.Proiektua elkarrizketa horregaz hasiko da baina, haratago doa. «Proiektu oso bat da, ikasleek elkarrizketa bat egin beharko diote euren hurreko bateren bateri eta gainera bideoan grabatu beharko dute. Bideo horretatik gero, idazlan bat atera beharko dute», zehaztu du bibliotekako arduradunak. Ikasleek egingo dituzten bideoekin, gainera, bideoblog bat sortuko dute. «Aurtengo elkarrizketak eta egingo direnak sartzen joango gara eta testigantza horiek herriko funtsa bat sortzeko balioko dute», azaldu du Idoetak. Danetara, hamairu bideo atarako dituzte aurten eta bideoblogean eskegiko dira. «Sarrera bat eta bost edo sei bideo labur ikusi ahalko dira blogean eta lotura bat egongo da bideo osoa ikusteko», argitu du bibliotekako arduradunak. Elkarrizketaren bat ondo balego, aginera, herriko aldizkari batean ataratzeko asmoa be agertu du Igor Idoetak.Aurten hasiko duten proiektua, epe luzera begira antolatu dute, eta urtero gai desberdinak jorratuko dituzte.