Dantza eta poteoa lotuko dituzte Zerutxukoek
Datorren zapaturako dantza poteoa antolatu du Zerutxu dantza taldeak. 19:00etan Arkuetatik hasita, Markina-Xemeingo kaleetan zehar ibiliko dira dantzan. «Danok daukagu barru-barruan dantzari bat», esan dute antolatzeileek eta herritar guztiak euskal ...
Datorren zapaturako dantza poteoa antolatu du Zerutxu dantza taldeak. 19:00etan Arkuetatik hasita, Markina-Xemeingo kaleetan zehar ibiliko dira dantzan. «Danok daukagu barru-barruan dantzari bat», esan dute antolatzeileek eta herritar guztiak euskal dantzen jaira animatzeko gonbitea luzatu dute. Era askotako dantzak egingo dituzte.