Gaur amaitzen da pala txapelketan izena emoteko epea
Laster jarriko dute martxan Amorotoko pala txapelketa. Aurtengoa lehiaketa antolatzen duten hamahirugarren aldia izango da. Amorotoko pala txapelketa entzute handikoa da, eta herritarren artean ez ezik, tirada handia izaten du inguruko herrietako jokal...
Laster jarriko dute martxan Amorotoko pala txapelketa. Aurtengoa lehiaketa antolatzen duten hamahirugarren aldia izango da. Amorotoko pala txapelketa entzute handikoa da, eta herritarren artean ez ezik, tirada handia izaten du inguruko herrietako jokalarien artean be. Aurten parte hartu nahi dutenek gaur edukiko dute izena emoteko azkan aukera. Horretarako, Amorotoko Herri Tabernara, Ondarroako Idiakez liburu dendara, Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxera edota Lekeitioko kiroldegira jo beharko dute interesatuek.
Partidak gomazko pelotagaz jokatuko dituzte, eta urtero legez, lehenengo edo bigarren mailan parte hartzeko aukera egongo da.
Iaz lehen mailako txapela Enpan eta Ekaitz aulestiarrek eroan zuten. Aurrean bi urtez jarraian irabazlea izandako Jonpu amorotorra izan zuten. Bigarren mailan, ostera, Aitorrek eta Ormak lortu zuten garaipena.