Lea-Artibaiko bertsolari gazteak BBK sariketako finalean sartu dira
Lea-Artibaiko bertsolariek aurten be BBK sariketaren finalean egoteko txartela lortu dute. Azkan hiru urtean finalean topatu duen taldea gainditu dute horretarako: Ipar Uribe. «Iaz txapela eurek eroan zuten. Han gelditutako arantza kendu dugu gaurko [...
Lea-Artibaiko bertsolariek aurten be BBK sariketaren finalean egoteko txartela lortu dute. Azkan hiru urtean finalean topatu duen taldea gainditu dute horretarako: Ipar Uribe. «Iaz txapela eurek eroan zuten. Han gelditutako arantza kendu dugu gaurko [atzoko] saioan», dio Lea-Artibaiko nagusien mailan aritu den Eneko Arratek.
Bi taldeetako bertsolarien artean aldaketa ugari egon dira. Ipar Uribek oso talde gaztea zeukan, eta esperientzia falta nabaria izan zen. Lea-Artibaiko taldeak, ostera, erosotasunez osatu zituen ariketak.
Lea-Artibaiko taldean be mugimenduak egon dira: nagusietan, Eneko Arrate eta Xabier Iturraspegaz batera, txapelketan lehen aldiz, Jokin Arbe aritu da. Azkan horri lehen aldia izateak ez dio faktura handiegirik pasatu, eta ederto aritu da. Txikien mailan, Josune Aramendi eta Elene Lejarzegirekin batera, lehen saioan nagusiekin aritutako Nerea Ibarzabalek kantatu zuen. Finala martxoaren 23an izango da, Bilboko Kafe antzokian, eta beste finalistak zeintzuk diren gaur erabakiko da, Markina-Xemeinen.