Mutrikuko pentsiodunek murrizketen kontra egin dute
Mutrikuko pentsiodunek Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako pentsiondunen elkarteekin bat egin eta Rajoy-ren Gobernuak hartutako erabakiak kritikatu dituzte. «Bertoko erakundeei murrizketen aurrean erabakiak hartzeko eskatzen diegu». Proposamenak ...
Mutrikuko pentsiodunek Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako pentsiondunen elkarteekin bat egin eta Rajoy-ren Gobernuak hartutako erabakiak kritikatu dituzte. «Bertoko erakundeei murrizketen aurrean erabakiak hartzeko eskatzen diegu».
Proposamenak
Egoera horren aurrean, udaletako eta aldundietako Gizarte Zerbitzuetako arduradunekin bilerak egin nahi dituztela esan dute. «Egoeraz hitz egiteko eta ikusteko zer nolako neurriak hartu ahal diren egoera larri hau arintzeko».
Bide beretik, etxez etxeko zerbitzuaren ordutegia zabaltzea, diru laguntza berriak eskaintzea, herrietako oztopo arkitektonikoak kentzea eta pobrezia egoeran daudenei uraren eta zaborraren tasak ez kobratzea proposatzen dute, besteak beste.