NabarHerri azoka egongo da Lekeition asteburuan
Nafar Estatuak independentzia galdu zuenetik 500 urte igaro direla eta, data hori gogora ekartzeko asmoz, NabarHerri ekimena antolatu dute Lekeitioko Udalak eta Nafartarrak kultur elkarteak eskutik. Ekimena hiru egunetan luzatuko da, bariku arratsaldea...
Nafar Estatuak independentzia galdu zuenetik 500 urte igaro direla eta, data hori gogora ekartzeko asmoz, NabarHerri ekimena antolatu dute Lekeitioko Udalak eta Nafartarrak kultur elkarteak eskutik. Ekimena hiru egunetan luzatuko da, bariku arratsaldean hasi eta domekara arte. Horrela, herrialde ezberdinetako produktuen azoka eta Euskal Herriko kulturgune bihurtuko da Independentzia plaza hiru egunetan, eta historia hitzaldiak eta kultur ekitaldiak egongo dira programazio zabal baten barruan.