Udaletxeko azpiko lokala enkantera atera nahi du Mendexako Udalak
Taberna eta jatetxea. Bi jarduera horietarako baliagarria den udalaren lokala enkantera ateratzeko prestaketak egiten ari dira Mendexan. Momentuan oinarriak prestatzen ari dira, eta asmoa martxoan aldizkari ofizialean argitaratzea da. Behin argitaratut...
Taberna eta jatetxea. Bi jarduera horietarako baliagarria den udalaren lokala enkantera ateratzeko prestaketak egiten ari dira Mendexan.
Momentuan oinarriak prestatzen ari dira, eta asmoa martxoan aldizkari ofizialean argitaratzea da. Behin argitaratuta, proposamenak jasotzeko epea hasiko litzateke. Udarako zabalik egotea da udalaren helburua. “Guk oinarrizko egiturak jarriko ditugu eta hartzen duenak inbertsioa egin beharko du, sukaldea, esaterako, jarri egin beharko delako”, adierazi du alkateak. “Modu horretara proiektua aurrera ateratzeko ahalegina erabatekoa izatea da lortu nahi duguna”.
Oinarriak oraindik egiten ari diren arren, alkateak hartzen duenari lokala epe luzerako uztea dela asmoa aurreratu du.