Nafar Estatuak independentzia galdu zuenetik 500 urte igaro direla eta, data hori gogora ekartzeko asmoz, NabarHerri ekimena antolatu dute Lekeitioko Udalak eta Nafartarrak kultur elkarteak eskutik. Ekimena hiru egunetan luzatuko da, bariku arratsaldean hasi eta domekara arte. Asteburu osoan egongo diren ekitaldi sortaren bitartez, euskal kultura eta nafar identitatea gizarteratu nahi dituzte. «Iraganera bidaiatzea proposatzen da, oraina beste modu batean ulertzen laguntzeko», esan dute antolatzaileek. Hau da, memoria berreskuratzea garrantzitsua dela azpimarratzen dute. «Mitoetan eta kanpotik ezarritako historian, konkista horietan garaile izan direnek ezarritakoan, oinarritu izan garelako». Memoria berreskuratuta, errealitatea beste modu batera ulertuko litzatekeela diote eta helburu hori lortzera zuzenduta egongo dira asteburuko ekimenak. Horrela, herrialde ezberdinetako produktuen azoka eta Euskal Herriko kulturgune bihurtuko da Independentzia plaza hiru egunetan, eta historia hitzaldiak eta kultur ekitaldiak egongo dira programazio zabal baten barruan. Lekeitioko Bateleroak be bat egin dute ekimenagaz. Taldeak usadiozko ontziak berreskuratzen ditu, eta batelen erakusketa antolatzeagaz gainera, nabigazio ikuskizuna be eskainiko dute.
Gaur egingo den osoko bilkuran onartuko dute Markina-Xemeingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorra. Herria antolatzeko plangintzak zortzi urteko epea izango du. Herriaren gehiengoa ez urbanizagarria izango da eta hirigunetik kanpo geratzen diren auzoek b...
Gaur goizaldean lapurrak sartu dira Markina-Xemeingo Zabalaneko garajeetan, Abesua kalean, eta Kai tabernan. Garajeetatik auto bat lapurtu dute, BMW markakoa, eta Kain makina txanponjaleko eta kutxako dirua lapurtu dute. Ertzaintzak gertatutakoa ikertz...
Herriko “zurrumurruak” izango direla esan eta momentuz horren gaineko oharrik ez dutela esan du. Adierazpen horiekin, Ertzaintzak herrian zabalduta dagoen zurrumurrua isilarazi nahi izan du.
Musika, poesia, irudiak eta mexikar janaria uztartuko ditu, zapatuan, 19:30ean Uhagon kulturgunean egongo den Pik Nik Cello Duo taldearen emanaldiak. Iñaki Etxepare eta Marta Romak osotzen dute bikotea. Kontzertuak bi zati izango ditu. Lehenengo zati...
Lekeitioko Udalak, parte hartze batzordearen bidez, Ate irekien astea prestatu du datorren martxoaren 19tik 25era bitartean. Egitasmo horrek, parte hartze batzordean lantzen dabiltzan helburuetako bati jarraitzen dio: udala eta herritarren arteko dista...